Botikazar Institutuko Unai Cuerdok irabazi dau 58. Olinpiada Matematikoa

Bizkaie! 2022-02-07 08:37   Pil-pilean

Getxoko Ibai Martinez eta Donostiako Ane Redondo be podiumean sartu dira.

Unai Cuerdo (argazkia: Botikazar Institutua) | Ikusi handiago | Argazki originala

Araba, Bizkaia eta Gipuzkoako hamabi ikastetxetako 25 ikaslek hartu dabe parte 58. Olinpiada Matematikoaren finalean, 17 mutilek eta zortzi neskak. EHU eta Espainiako Real Sociedad Matemática dira antolatzaileak. Aurtengo edizinoan, Bilboko Botikazar Institutuko Unai Cuerdo Agirre izan da irabazlea.

Cuerdoren atzetik, bigarren izan da Getxoko Pio Baroja institutuko Ibai Martinez Puente. Hirugarren lekua Ane Redondo Berasalucerentzat izan da; Donostiako St Patrick's English School ikastetxekoa da.

Fase autonomikoa izan da hori, baina hiru onenek fase gehiago ditue zain. Martiaren 31tik apirilaren 1era, Huelvako Palos de la Frontera herrian jokatuko dan Espainiako Olinpiada Matematikoan parte hartuko dabe, eta han jokoan izango dira Nazinoarteko 63. Olinpiada Matematikorako sei txartel. Oslon izango da hori, garagarrilean.

Bestetik, 36. Olinpiada Iberoamerikarrera joateko aukerea izango dabe euskal ordezkariek. Ane Redondok Emakumezkoen Europako Olinpiadarako txartela be eskuratu dau, apirilean Hungariako Egerren.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu