Guggenheim Bilbao Museoak martxan jarri dau 25. urteurrenaren ospakizuna

Bizkaie! 2022-02-04 13:48   Kulturea

Urriaren 19tik zemendiaren 30era, EAEko herritar guztiek museoa doban bisitau ahal izango dabe.

2022ko urrian 25 urte beteko dira Guggenheim Bilbao Museoa inaugurau ebenetik. Jazoerea oso inportantea izan zan uriko eta inguruneko kultura, ekonomia, gizarte eta arte-arloetan eta denporearen porasuz, eutsi egin jake nazinoartean izan dauen erantzun bikainari.

Igarotako urteen aldean oso bestelakoa dan testuinguruan eta pandemia dala-eta egin behar izan dan hausnarketearen ondoren, Museoak ilusinoz eta baikortasun errealistan oinarrituta helduko deutse etorkizuneko erronkei. Osasun krisiak ekarritako ziurbakotasunak eta mugek akuilu izan dira moldakortasunak, proaktibidadeak eta teknologien erabilereak emoten dituen aukera barriak aprobetxetako, era horretan artea zabaltzen eta inspirazinoa lortzen jarraitzeko, eta lurraldeko elementu traktoreetako bat izaten jarraitzeko. Orain mende lauren garaiko krisi ekonomiko larriaren testuinguruan pasau zan legez, Museoak argi ikusi dau konfiantzea emotea eta ingurunea suspertzen laguntzea dirala helburuetako batzuk. Alde horretatik, Museoak bere urteurrenean nagusi izango dan lemea aurkeztu dau: Artea etorkizunerako inspirazino. Urte honetan zehar erabiliko dauen logotipoaren edizino berezi bat be aurkeztu dau, izan be, Guggenheim markearen G letra bereizgarriak engranaje lez mobiduko dira 25 zenbakia osotzeko.


Alice Neel-en erakusketea ikusteko azken egunak

Iberdrolak babestutako Atzera begirako honek artista estadubatuarraren ibilbide osoa jasoten dau, ia ehun pintura, marrazki eta akuarelaren bitartez, erretratuak be barrubatzen ditu, gaur egun zorroztasun psikologikoagaitik goraipatuak diranak.

Erakusketearen azken egunean, zezeilaren 6an, 16:00etatik eta 19:00retara datozenek % 50eko deskontua izango dabe sarrerearen prezioan eta ikusgai dagozan ganerako erakusketak ezagutzeko aukerea be izango dabe.

Ola Maciejewska

Zezeilaren 5ean, zapatuan, Museoa bisitetan dabenek Ola Maciejewska performerraren lanaz gozau ahal izango dabe: Loïe Fuller: Research pieza ikonikoa interpretauko dau Museoko Atrioan.

Emakumeak abstrakzinogile

Zezeilaren 28an amaituko den Emakumeak abstrakzinogile erakusketearen harian (BBVA Fundazinoak babestua). Loïe Fuller arte eszenikoen esparruko abstrakzinoaren aitzindaria izan zan XIX. mendearen amaieran eta performancea haren modernotasunari, gorputzen mobimentuari eta esperimentazinoari eskainitakoa da. Fullerren Suge-jantza (Serpentine, 1896) piezearen koreografia eta eszenaratzea etenbako inspirazino-iturri izan dira jantzazaleentzat.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu