RE-RUB, Foam-surfing eta Diverse hautatu ditue 2021eko II. Wanted-en

Bizkaie! 2022-02-04 08:22   Kulturea

18-30ra arteko gazteen proiektuak babestea da asmoa.

RE-RUB, Foam-surfing eta Diverse proiektuak, ordena horretan, aukeratu ditue 2021eko Wanted Lehiaketearen bigarren deialdian. Getxoko Udaleko Sustapen Ekonomiko eta Gazteria Zerbitzuek deitutako lehiaketara aurkeztu diran sei proposamenetatik hiru aukeratu dira eta diru kopuru honeek jasoko ditue euren proiektuak errealidade bihurtzeko: 9.350€ (RE-RUB), 9.789€ (Foam-surfing) eta 859€ (Diverse).

Wanted-ek 18 eta 30 urte bitarteko gazteen proiektuak babesten ditu. Gonzalo Ayo Gazteria Zerbitzuko zinegotzi arduradunak azpimarratu dauenez, gazteei ekintzailetza-aukerak eta sormen-espazioak eskaintzen jarraitu behar dogu, etorkizuneko profesionalak eta sortzaileak diralako. Sormena sustatzea eta asmo handiko proiektuen alde egitea modurik onena da getxotarren talentua baestu eta zabaltzeko. Horregaitik, lagundu egin behar deutsegu euren ideak aurrera eroan deiezan eta horreek gure udalerrian gauzatu daitezan.

RE-RUB

Jon Guisasola Uriartek, Gonzalo Pardo Isasik eta Gabriel Coca Fernándezek sustatuta, proiektuaren helburu nagusia da gizarteak sortutako hondakin plastikoak berrabiltea. Estrusio eta injekzino-prozesu baten bidez eta diseinu-oinarri bategaz batera, ekonomia zirkularrean oinarritutako emoitza bat lortuko da.

Sustatzaileek adierazo dabenez: Holan, berziklautako plastikoz egindako uri-altzariak sortuko ditugu, kanpokoak zein barrukoak. Gure produktuen ezaugarri nagusiak, alde batetik, diseinua, birziklapena eta jasangarritasuna ardatz, sortutako piezei balio erantsia emotea eta, bestetik, mantentze-lanetako saldu ondoko zerbitzu bat, gure produktuen elementuetako batek kalteak izango baleuz, higaduragaitik edo hausturakaitik, kaltetutako piezea baino ez da ordeztuko eta pieza hori barriro birziklauko da, berrerabiltea sustatzeko eta hondakin gehiago ez sortzeko”.

Foam-surfing

Proiektu hau Luis eta Tatiana Martínez de las Rivas Álvarezek sustatzen dabe eta meskuko telefonorako webgune eta aplikazino bat sortzea da helburua, surflarientzako hiru funtzionalidade nagusi (eta antzekoak) izanik:

* Olatuen aurreikuspena askoz be zehatzagoa izatea, munduko hizkuntza nagusietan emonez.

* Hondartza bakotxaren gida bat sortzea, bakotxaren ikuspegi osoa emoten dauen zehetasuna eta mapea erakusten dira, Facebookeko profila balitx lez, bertan hondartzearen informazino guztia emonez: Mapa hau Google Maps-en antzeko mapea da eta hatx arriskutsuen, korronteen, olatu-punten, (jagoletzarik dagoan ala ez) sorosleen kokapena erakusten dau. Era berean, ze olatu dagozan eta ze zailtasun dagozan azaltzen dau, surflariek espero dabenagaz bat datorren egiaztatu ahal izateko, dinoe.

*Hondartzatik hur surfaren industriagaz zerikusia daben negozioak erakustea: surf eskolak, dendak, ostatuak, shaper-ak...

Web/aplikazinoan promozionau ahal izateko kuota bat ordainduko dabe.

Diverse

Asociación Estudiantil Junior Empresa Riven alkartea dago ekimen honetan. Bizkaiko modea, kulturea, artea eta entretenimenduaren arloan jente gazteak egiten dauen lana ikusarazotea da asmoa eta, ondoren, Euskal Herri osora zabaldu: Gazte sortzaileen artean loturak sortzea eta baterako sorkuntzea erraztea bilatzen dogu, bai eta euren lana ikusarazo eta hareentzako edukia sortzea be, ziurtatu dabe.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu