Haztegia Egonaldi Artistikoetan parte hartu gura dozu?

Bizkaie! 2022-02-02 08:22   Kulturea

Azken eguna: 2022eko zezeilaren 18a.

Haztegia, Zirkozaurreren sorkuntza proiektua da, Bizkaiko Foru Aldundiak, Arte Eszenikoen eta Musikearen Institutu Nazionalak (INAEM) eta Eusko Jaurlaritzako sortze-fabrikak programak diruz laguntzen dabenak. Haztegi honen barruan, Zirkozaurrek egoitza artistikoetan parte hartzeko deialdia zabaltzen dau, honako helburuei eutsiz:

- Sortzaileek, artistek eta zirko proiektu profesionalen sustatzaileek izaten daben laguntzea eta aholkularitzea hobetzea, Euskadin bertan sorkuntzarako espazio bat eskainiz.

- Babesa eta aholkularitzea eskaintza plataforma digitalen eta IKT zerbitzuen bitartez zein Zirkozaurreko formakuntza eskaintzetan lehentasunezko sarbidea emonaz.

Konpainia profesionalak
Sortze fasean dagozan proiektu artistikoen euskadiko eta estaduko konpainiei zuzendua.

Zirkozaurre izango da balorau eta ebatziko dauena.

Aukeratutako konpainien izenak zezeilaren 12an argitaratuko ditue.

Batzordeko kideak hautagaiakaz hartu-emonetan jarri daitekez eta hitzordu bat izan, proiektuaren inguruko informazino gehiago eskuratzeko asmoz.

Aukeratutako artista edo konpainiek eta Zirkozaurrek egonaldi artistikoaren baldintzak ezartzen dituan hitzarmen bat sinatuko dabe, alde bien konpromisoak zehaztuz.

Egoitza artistikoen egutegia hautatuakaz adostuko da.

Aldebiko bilerak egingo dira aukeratutako taldeakaz beharrizan tekniko eta logistikoak zehaztu eta sorkutzearen jarraipena ebaluetako.

Izena emotea

Behera kargau jagotzun inprimakia, bete eta bialdu inprimakia eta gainerako material guztiak ondoko helbidea erabiliz: produccion@zirkozaurre.com

Mezuak ezingo du 10MBko pisua gainditu.

Jar zaitez geugaz hartu-emonetan edozein duda argitzeko edo edozein informazino jaso nahi izan ezkero.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu