Itsasne Zubiriren koadroak eta eskulturak Zornotzan
2022-02-01 09:29 KultureaArtisteak naturearen inguruan dauen ikuspegia ezagutu leiteke Zelaieta Zentroan.
Erakusketa artistiko barria ipini dabe Zornotzako Zelaieta Zentroan, Itsasne Zubiriren pintura eta eskulturena, eta zezeilaren 26ra bitartean ikusi ahal izango da. Amorebieta-Etxanoko Udalak azaldu dauenez, natureaz dauen ikuspegia agertzen dau artisteak artelanotan, kolorearen eta mobimentuaren bidez.
Zubiriren ikuspegiaren arabera, naturea kolorearen adierazpenetan oinarritzen da. Lan guztiak norberaren kolorearen poteretik sortzen dira, eta askotan ahalik eta espresionistena izaten ahalegintzen naz, dino artisteak.
Zelaieta Zentrora eroan dituan koadro eta eskulturen bidez, naturea begiratzera konbidau nahi ditu ikusleak: behatu, begiratu eta trukatu, natureak opari ugari emoten deuskuzala konturatuko zara. Bizi naturea, sentidu eizu, naturea gara!.
Itsasne Zubiri Sondikakoa da, baina diseinu grafikoko ikasketek Venezuelara eroan eben denporaldi batez, eta beste herrialde batzuetan be bizi izan da. Etxera bueltan, formatu ugari lantzen dituan artista polifazetiko bihurtu da. Espresionismo koloretsu eta apurtzailea da bere obren ezaugarria.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!