Zabalik da CAF-Elhuyar Sarietara aurkezteko epea

Bizkaie! 2022-02-01 08:08   Kulturea

Hiru kategoria eta Neiker sari berezia egongo dira.

Zientziaren eta teknologiaren alorreko gaiak eta ikerketak euskeraz gizarteratzeko ahaleginak autortzea da CAF-Elhuyar Sarien helburua. Zientzia eta irudimena, etorkizuneko giltzak izenburupean, zezeilaren 12ra arte egongo da 2022ko edizinora lanak aurkezteko epea. Elhuyar Fundazinoa da antolatzaile nagusia, eta CAF eta Neiker laguntzaileak.

Hiru kategoriatan emongo ditue sariak, eta Neiker sari berezia be egongo da. Honeek dira atalak:

- Dibulgazino-artikulu originalak. Azpikategoria bi ditu atal honek, dibulgazino-atal orokorrena eta doktore-tesietan oinarritutakoena. Azpikategoria bakotxeko irabazleek 2.000 euro, Elhuyar aldizkariaren urtebeteko harpidetzea eta Imanol Andonegi Mendizabalen eskulturea jasoko ditue.

- Zientzia-kazetaritzea. Kasu honetan be, 2.000 euro, Elhuyar-eko harpidetzea eta Imanol Andonegi Mendizabalen eskulturea dira sariak.

- Sorkuntza-bekea. Zientziaren zein teknologiaren eta gizartearen arteko alkarrekintzea lantzen daben proiektu bati lagunduko deutse atal honetan. Irabazleak 5.000 euro izango ditu bere proiektua gauzatzeko, eta eskulturea be emongo deutse.

Aurreko urteetan lez, Neiker sari berezia artikulu dibulgatiboen artean aukeratuko dabe. Lehen sektoreagaz lotutako lanik onenaretzat izango da, eta 2.000 euro emongo deutsez egileari. Beste kategorietako sariakaz bateragarria izango da. 

Interesa dabenek edo aurreko urteetako lanak ikusi nahi dituenek, CAF Elhuyar Sarien webgunera jo leikie. Sariketearen oinarriak hemen

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu