SGAE Fundazioak eta Jazzaldiak JazzEñe 2022ko deialdia egin dabe

Bizkaie! 2022-01-31 13:53   Musikea

2022ko zezeilaren 25era arte bialdu daiteke eskabidea.

SGAE Fundazinoak, Donostiako Udalagaz, Donostia Kulturagaz eta Donostiako Jazzaldiagaz lankidetzan, JazzEñeren zortzigarren edizioa jarri dau martxan. Abagune hau nazinoarteko programatzaileentzako espainiar jazzaren erakusketea da. Ekimen honen helburua SGAEko kide diran egileen jazza nazinoartekotzea da eta horregaitik, Fundazinoak deialdi publikoa edegi dau honako honeentzat: Musikearen sektorean parte hartzen daben bazkide diran egile guztientzat eta bazkide dan egilerik ez izan arren, SGAEn erregistrautako errepertorioa erabilten daben jazz-taldeentzat. Gehienez bost kide dituen formazinoak baino ez dira onartuko.

Parte-hartu nahi daben egileek edo taldeek 2022ko zezeilaren 25era arte bialdu leikie eskabidea: Eskabideak gaztelaniaz egin beharko dira, SGAE Fundazinoaren webgunean horretarako atondutako online sistemearen bidez, oinarrietan ezarritako dokumentazinoagaz.

Ebaluazino Batzorde bat, SGAE Fundazinoak izentautakoa eta jazzean espezializautako musika-sektoreko profesionalek, programatzailek, erakundeetako ordezkariek eta kultura-kudeaketako profesionalek osotua, JazzEñeren VIII. edizino honetan parte hartuko daben egileak edo eta taldeak ebalueteaz eta hautatzeaz arduratuko da. Ebazpena 2022ko martian argitaratuko da.

Lau egunetan zehar, aukeratutako jazz-taldeek eta egileek kontzertuak eskainiko ditue showcase formatuan eta bertan izango dira mundu osoko jaialdietako zuzendari eta programatzaileak, hau da, Espainiako jazzaren errealidadea ezagutu nahi dabenak. Gainera, topaketak atonduko dira nazinoarteko jazz-zuzendari eta programatzaile horreen zein egileen eta taldeen managerren artean, SGAE Fundazinoak gonbidauta beti be, sinergiak sortzeko, ezagutzak trukatzeko eta lankidetza-hitzarmenak bideratzeko.

JazzEñe

JazzEñe SGAE Fundazinoaren programen arteko bat da, Espainian egiten dan jazza nazinoartean zabaltzeko amesari eutsiz, jazz-taldeek jaialdietan parte hartu deien sustatzeko, bazkideentzako nazinoarteko birak eta topaketak bultzatzeko, sinergiak sortzeko eta sektoreko profesionalen artean (egileak, artistak, managerrak, programatzaileak, jaialdietako zuzendariak, diskoetxeak, etab.) esperientziak eta ezagutza trukatzeko sortua.

2014an Madrilen egindako lehenengo edizinoaren ondoren, Valentzia urira, Zaragozako auditoriumera eta Malagako Echegaray Antzokira zabaldu zan. Orain, Donostiako Jazzaldiak geure jazzaren errealidadea mundu osoko programatzaileei hurreratuko deutse, berorri egokituko jakolako aurten aukera hori, igaz hasitako alkarlanari jarraituz.

Urte honeetan zehar, artista askok Europa osoko jaialdietan errepertorioak interpretau ditue SGAE Fundazinoaren Eñeprogramei esker: Chicuelo & Mezquida artistek Tokyo Jazz Festival jaialdian parte hartu eben, Zaragozara V. edizinoan gonbidautako bisitarietako bat izan ziralako. Era berean, SGAE Fundazinoak 2018an honako Eñe artista honeek zabaldu zituan: Antonio Lizana, Rycardo Moreno eta Pedro el Granaíno, La noche Blanca de la Flamenco Biënnale lelopeko jaialdiaren barruan, Amsterdamen eta Rotterdamen. Bide batez, aitamen berezia merezidu dabe 2017an Nazinoarteko Amersfoort Jazzaldian (Herbehereak) parte hartutako taldeek: Camerata Flamenco Project, Nono Garcia Trío, Alexey Leon Trío eta Marco Mezquida Solo.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu