Joxe Mari Berasategi eta Maialen Berasategi, Zaitegi sariaren irabazleak

Bizkaie! 2022-01-28 12:59   Kulturea

Literatura Nobel Sariak euskeratzeko bekea da. 

Joxe Mari Berasategi Zurutuzak eta Maialen Berasategi Catalánek aurkeztutako proiektuak irabazi dau Literaturako Nobel saridunak euskeratzeko Arrasate Euskaldun Dezagun eta Elkar-ek Arrasateko Udalaren eta Laboral Kutxaren laguntzaz atondutako Jokin Zaitegi itzulpen-lehiaketea; holan erabagi dau Joannes Jauregi, Ana Isabel Morales eta Garazi Ugalde epaimahaikideek, aurkeztutako lan guztien artean hautatuta.

Kontuak kontu, igazko urte amaieran Suediako Akademiak Nobel saridun izentautako Abdulrazak Gurnah idazle tanzaniar-britainiarraren Paradise eleberria euskeratu beharko dabe itzultzaileek eta 2022. urte amaieran argitaratuko dau Elkar argitaletxeak.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu