Ostalaritzarako 22 miloeko laguntzea
2022-01-26 09:16 KultureaGaueko aisialdia eta enpleguaren babesa nabarmentzeko.
22 milioi bideratuko dira ahalik eta bidezkoenak eta justuenak izatea, kalidadeko enplegua defendidutea eta enpleguari eustea helburu daben laguntza honeetara. Gobernu Kontseiluak Gizarte Ekonomiako Sailarteko Plan Estrategikoa onartu dau.
Bingen Zupiria Eusko Jaurlaritzako bozeroaile eta Kultura eta Hizkuntza Politikako sailburuak agerraldia egin dau Gobernu Kontseiluaren osteko prentsaurrekoan, Javier Hurtado Turismo, Merkataritza eta Konsumoko sailburuagaz eta Gotzone Sagardui Osasun sailburuagaz batera.
Turismo, Merkataritza eta Konsumoko sailburu Javier Hurtadok, gaur Gobernu Kontseiluak onartutako euskal ostalaritzarako eta gaueko aisialdirako laguntza-programa barria aurkeztu dau: 22 miloe euroko zuzkidurea dau eta 2.000 eurotik 70.000 eurora bitarteko tarteetan emongo dira establezimendu bakotxeko, langile-kopuruaren arabera.
Javier Hurtado sailburuak azpimarratu dau laguntzok helburu sendo bitan oinarritzen dirala, alde batetik, ahalik eta bidezkoenak eta justuenak izatea eta kalidadeko enplegua defendidutea; horretarako, hiru multzotan banatzen dira laguntzak, establezimenduaren kategoriaren eta eragin-mailearen arabera, gaueko aisialdia kaltetuenetakoa izan dala kontuan hartuta. Eta, bigarrenik, enpleguari eustean jarten dabe arreta; beraz, enplegu egonkorra saritzen dauen formula baten bidez kalkuletan da langile-kopurua. Horrezaz gan, laguntza honeen baldintzetako bat da jarduerea 6 hilebetez mantendu beharko dala, –orain arte 4 hilebete bazan be–; helburu nagusia jarduereari eta enpleguei eusten laguntzea baita, gaineratu dau.
Sailburuak azaldu dauenez, Euskadiko ostalaritzeak orain arte 100 miloe euroko laguntzak izan ditu: 15 miloeko lehenengo Covid laguntzak, Euskadiko ostalaritzarako 30 miloeko laguntzak, gaueko aisialdirako 8 miloeko laguntza espezifikoak eta Espainiako Gobernuaren Errege Dekretuaren ondorioz Ekonomia eta Ogasun Sailaren bidez ostalaritzarako emondako 45 miloeak: Beti lagundu izan deutsagu jarduereari, beste sektore batzuetakoei bezela, pandemiaren ondorio diran inguruabarrek eragin deutsenean.
Gobernu Kontseiluaren akordioak
Bingen Zupiria sailburuak jakitera emon ditu Gobernu Kontseiluak onartutako beste hainbat akordio:
Lan eta Enplegu sailari jagokonez, Gobernu Kontseiluak Gizarte Ekonomiari buruzko Sailen arteko lehenengo Plan Estrategikoa ezagutu dau gaur. Plan horren izenburua Arlo kolektiboaren indarra, lurraldean errotua da, Gizarte Ekonomiako familia guztien ikuspegi integrala hartzen dau eta inplikautako Eusko Jaurlaritzako sailen ekarpenak barrubatzen ditu. Horri esker, koherentzia, osogarritasuna eta inplikautako politika eta araudien koordinazinoa emon daitekez, eta lau urtetan 328,5 miloe euroko inbersino publikoa egitea aurreikusten da.
Gobernu Kontseiluak gaur onartu ditu BEFESA, BILBAINA DE ALQUITRANES eta CLH enpresen kanpoko larrialdietako planak. Kanpoko larrialdietako planak babes zibileko plan bereziak dira eta instalazino horreetan izan daitekezan eta enpresen kanpoaldean eragina izan leikiezan ezbeharren aurrean kanpotik erantzuna atontzea dabe helburu.
Eusko Jaurlaritzako kontseiluak 2022rako laguntzen oinarriak onetsi ditu LEADER eremuetako landa-udalerrietako sustapen, garapen eta dibersifikazino ekonomikorako, Euskadiko 2015-2020 aldiko Landa Garapenerako Programearen esparruan.
Osasuna
Osasun sailburu Gotzone Sagarduik koronabirusak Euskadin dauen eraginari buruzko datu eguneratuen barri emon dau, baita ospitaleen egoerearen ingurukoak be.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!