XXXIX. Gabriel Aresti Ipuin Lehiaketan parte hartzeko deialdia edegi dabe

Bizkaie! 2022-01-25 11:06   Kulturea

Kontakizunak aurkezteko epea martiaren 30ean amaituko da.

Bilboko Udalak Gabriel Aresti Ipuin Lehiaketearen XXXIX. edizinoa jarri dau martxan. Modalidade bi dagoz: euskeraz eta gaztelaniaz. Bietan 3.500 euroko saria eta 1.750 euroko akzesit bi ditue.

Kultura-ekimen horrek helburu bi ditu: literatura-sorkuntzea sustatzea eta euskerazko autore garrantzitsuenetako baten bizitza eta lana ezagutarazoten laguntzea. Lehiaketea, 18 urtetik gorako edozein nazionalidadeko idazleei dago zabalik, baina aurkezten diran lanen jatorrizko hizkuntzea Euskadiko Autonomia Erkidegoko hizkuntza ofizial bietako bat izan beharko da, izan be, ez da itzulpenik onartuko. Ipuinen gaia librea izango da eta ipuinak jatorrizkoak, argitaratu bakoak eta beste edozein lehiaketan saririk jaso bakoak izan beharko dira. Gehienez be hamabost orrialde izango ditue (Times New Roman edo baliokidean, 12 gorputzean) 1,5 espazioan. Informazino guztia helbide honeetan konsultau daiteke: www.bilbao.eus/concursoaresti eta www.bilbao.eus/arestilehiaketa.

Parte hartzen daben guztiek martiaren 30era arte izango dabe ipuinak formatu digitalean aurkezteko Udalaren webgunearen bidez.

Aurreko kasuetan lez, modalitate bakoitzak bere epaimahaia izango du, literatura arloko pertsona ospetsuek osatua.

2021

Igaz, gaztelaniazko kategorian saritutako lana Belén Sevillanoren Vuelo Nupcial izan zan. Akzesit biak Alejandro Hernán Manríquez-en Cachorros eta Alejandro Hernán Manríquez-en El costado blanco de mi amor ipuinek eroan zituen.

Euskera modalidadeari jagokonez, Karmele Mitxelenaren Begi urdinak ipuina izan zan irabazlea. Akzesit biak Juan Mari Atutxaren Mandragorak eta azeri-buztanak eta Nerea Arrutiren Lope de Aguirre, Traidore ipuinek eroan zituen.

Gabriel Arestik (Bilbo, 1933 – 1975)

Olerkia, eleberria, ipuina eta antzerkia landu zituan eta, horrezaz gan, literatura unibersaleko zenbait lan itzuli zituan euskerara eta Euskaltzaindian egin eban lanaren bitartez, euskal hizkuntza modernoaren oinarriak sendotzen lagundu eban. Arestik idatzitako lan ezagunenak Euskal harria (1968), Harrizko herri hau (1971) eta 2014an mende erdia bete eban Harri eta herri (1964) olerki liburuak dira.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu