X. Bilbostack-ek komunidade digitaleko 400 profesional batuko ditu Bilbon
2022-01-25 09:16 KultureaHitzordua urtarrilaren 29an da Bilboko Euskalduna Jauregian.
Konferentziak Bilbao Ekintzaren babesa izango dau aurten be eta Xabier Ochandiano Garapen Ekonomiko, Merkataritza eta Enplegu Saileko zinegotziak inaugurauko dau.
Momentuko zailtasunak gorabehera, topaketa hau bere lehen edizinoko formatu eta filosofia beragaz egingo da eta bertan aurrez-aurrekoari emongo jako garrantzia, izan be, ponentziak EZ dira grabauko, EZ streaming bidez emongo, EZ gero zintzilikatuko: kaferik hartu barik egingo dogu, bertaratzen diran guztiei COVID pasaportea eskatuz eta beharrezko neurri guztiak betez. Barriro beteko dogu ezagutzak konpartidu eta zabaltzeko behar hori.
400 bertaratze baieztapen eta sarrerak agortuta ordu bitan.
BilboStack beharrezkoa da, Ochandianok oraintsu adierazo eban legez; izan be, dagoeneko hainbeste edizio egin dira eta harrera hori beharrezkoa da. Asko dira oraingo honetan kanpoan geratu diran sektoreko profesionalak, murrizketakaitik sarreren erdiak baino ezin izan baitira salgai jarri.
BilboStack printzipio argiko ekitaldia da eta teknologia komunidadean era aktiboan parte hartzen dabenak dira atontzaile, irabazi-asmo barik. Hizlariek ez dabe kobretan ezagutzak konpartiduteagaitik, hotela eta lekualdaketak baino ez ditue ordainduta (Bilbotik kanpo datozenean) eta behin baino gehiagotan
speakerrek eurek emoten deutsee dieta horreek. Keinu horri esker bakarra eta solidarioa da ekimena.
Orain denpora asko BilboStackek beste jarrera bat inponidu eban konferentzia atontzeko orduan; sektorearentzat beti sexuen parekotasuna bilatzea. Berbaldiak irakasgai bakotxeko onenek emoten ditue beti eta edukiaren kalidadeari emoten deutse lehentasuna, bereizketarik egin barik, erakusten dabenak gizonak edo emakumeak izan. Historiari erreparauta maskulinoa izan dan mundu digitalean teknologiaren esparruan aniztasuna eta benetako integrazinoa ardatz dituan ekitaldi baten aurrean gagoz.
B planetarik ez dagoala eta keinu txikiek aldaketa handiak ekarri leikiezala jakinda, BilboStack, Eco friendly eta plastiko bako ekitaldi bihurtu da.
Batzorde atontzaileak poltsak, akreditazinoak (landatzeko moduko haziakaz) eta % 100 birziklautako kotoizko lanyardak erabiltea sustatu dau. Olanak, roll upak eta photocallak birzikletan dira edizino batetik bestera. Fruta freskoa dauen coffee break baten alde egiten da, produktu osasungarriak, erabilera bakarreko plastiko bakoak. Zoritxarrez, hamargarren urtebetetze honetan, ezinezkoa izango da networkinga kafeagaz egin, ezta Bilboko Plaza Barrian pintxoen ekitaldiaren ostekoa egitea be eta umeak jagoteko zerbitzu adiskidetzailea be ezingo da erabili. Halan da be, hurrengo edizinoan planeteak bere osasun txarra berreskuratzeko espirituagaz jarraituko da. Teknologiak eta iraunkortasunak alkarren eskutik joan behar dabelako.
#BilboStak 2022 beharrezko eta etorkizuneko ekitaldia da. Bertan, nazinoko eta nazinoarteko sektore teknologikoan erreferente diran profesionalak Bilbora etorten dira punta-puntako gaietan dituen ezagutzak eta esperientzia konpartiduten.
Aurtengo hizlariek euren ezagutzak, barritasunak eta kezkak azalduko ditue. Ondokoak dira hizlariak:
Cata Oyaneder, Carlos Hernández, Edu Tomás, Teodora Bozheva, Eduardo Ferro, Bea Martín, Naiara Abaroa eta Pablo Garaizar.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!