Informazino independentea bermatzeko, baldintza egokiak eskatu ditue kazetariek

Bizkaie! 2022-01-24 07:51   Pil-pilean

Kazetarien patroiaren eguna da gaur, urtarrilak 24.

Salesko San Frantziskoren eguna da urtarrilaren 24a, kazetarien jagole edo patroiarena. Horren kontura, Kazetarien Euskal Alkargoak eta Euskal Kazetarien Alkarteak oharra plazaratu dabe, sektoreko beharginentzat baldintza egokiak eskatu eta kalidadezko kazetaritzearen onurak azpimarratzeko.

Euskal gizarteari bialdutako mezuan, kazetariek libre eta independente izan behar dabela aldarrikatu dabe erakunde biek, sistema demokratikoaren funtsezko zutabea dalako hori. 

Kazetaritza independente, etiko, egiazko eta kalidadezkoa egin ahal izateko, baina, sektoreko profesionalek lan baldintza egokiak behar dituela dino oharrak. Hori ez da posible izango kazetariek menpekotasun, soldata eskas eta ezegonkortasun testuinguruan lan egiten badabe. Interes politiko eta ekonomikoetatik libre egotea be funtsezkoa dala ganeratu dau oharrak. 

Horrezaz gan, kazetarien lana balorau eta autortzeko eskatu dabe, gizarte demokratiko batean, informazino aniztasuna, adierazpen askatasuna eta informazinoa jasoteko eskubidea gailendu behar diralako. Kazetarien zein fotokazetariak gogoan izan ditue aldarrikapen hori egiteko orduan, kolaboratzaile, laguntzaile, autonomo eta bekadunak ahaztu barik. 

Azkenik, kazetarien Alkargoak eta Alkarteak konpromisoa hartu dabe kazetaritzearen ogibidea defendiduteko, eta dei indartsua egin deutsie komunikabideei eta sektoreko ganerako enpresei independentzia eta lan duin eta egonkorra izateko eskubidea bermatzeko.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu