IV. Bilbo Balioen Uria sariotan proiektuak aurkezteko epea zezeilaren 11n amaituko da
2022-01-24 10:37 KultureaHiru sari emongo dira, 3.300 eurokoak.
Bilboko Udalak balioen garapenean dabizen persona edo erakunde guztiak animau nahi ditu lehiaketa honetara euren proiektuak aurkeztu deiezan. Udalak gogorarazo dauenez, lehiaketearen helburua da Bilboko Balioen Agiriaren edukia bultzatzen daben erakundeen lana saritzea eta autprtzea, dokumentu horretan jasotako 17 balioetako bat gauzatzeko ekimenak jorratuz.
Hiru sari dagoz, 3.300 eurokoak eta saritutako ekimenagaz zerikusia daben helburuetarako erabili beharko da dirua. Barrikuntza lez, parte-hartzaileak zein muetatakoak diran kontuan hartu barik emongo dira hiru sariak bereizketarik egin barik.
Parte-hartzaileak
- Irabazi asmorik bako erakundeak eta alkarteak; horreek Alkarteen Udal Erregistroan izena emonda egon behar dabe.
- Bilboko ikastetxeak, Ume Hezkuntzako, Lehen Hezkuntzako, Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako, Batxilerreko eta erdi-mailako graduko ikasleek parte hartu badabe proiektuan.
- Enpresak, saltokiak, ostalaritzako establezimenduak, alkargo ofizialak eta antzeko erakundeak. Bilbon egon behar dabe kokatuta.
Baldintzak
Sariketan parte hartzeko interesa daben erakundeek memoria tekniko bat aurkeztu behar dabe, honako honeek azalduz: zeintzuk diran proiektuaren helburuak, zein baliogaz daben zerikusia, zer jarduera landu diran eta zein personek edo taldek parte hartu daben, zein lekutan landu dan ekimena eta zein dan emoitzen ebaluazinoa, besteak beste. Gainera, egindako jarduerei buruzko ikus-entzunezkoak be aurkeztu daitekez.
Ekimenak amaituta edota oso aurreratuta egongo dira eta beraz, ez dira onartuko hasi barik dagozan proposamenak edo idea hutsa diranak. Proiektu guztiek izan behar ditue genero ikuspegiagaz eta hizkuntzea sexismo barik erabilteagaz zerikusia daben alderdiak; gainera, zehatzak izan behar dabe eta ikastetxe, enpresa eta alkarteen eguneroko jardueraz harago joan behar dabe. Gainera, lehiaketan parte hartzen dabenek Bilboko Balioen Agiriari atxikiak egon behar dabe.
Dokumentazinoa posta elektronikoaren bidez bialdu daiteke (participación@bilbao.eus) edo bestela, udal erregistroan aurkeztu.
Nahitaezko dokumentuak errazago aurkezteko, eskabide eredu bat dago hemen.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!