Getxoko Emakumeen Etxea sortzeko prozesuan parte hartuko duen talde eragilea prest

Bizkaie! 2022-01-24 09:50   Pil-pilean

Emakumeen Etxea Benturillenako udal egoitzan kokatuko da.



Getxo
ko Emakumeen Etxea alkarregaz sortzeko prozesuan parte hartuko dauen talde eragilea prest dago oraintsu Getxo Elkartegian egindako lehen tailerra egin ondoren. Saio horretan emakumeen etxeak izan behar dituan balioei eta printzipioei buruz hausnartu eben, baita etxea sortzeko eta izateko helburuari buruz be. Prozesuak 2017an egindako hausnarketearen emoitzea jasoten dau eta kalidadezko espazio bat sortzea dau helburu, etorkizuneko Etxearen oinarrizko alderdien gainean berba egiteko, konpartiduteko eta alkarregaz lan egiteko eta, aldi berean, emakumeen aniztasunari protagonismoa emoteko.

Aurkeztutako taldeak udalerriaren aniztasuna adierazoten dau eta hor dira 5 emakume zinegotzi, Udaleko talde bakotxeko ordezkariak eta udalerriko 30 emakume, hainbat profiletakoak, tartean, edadea, sexu-orientazinoa, jatorria, auzoak, ikasketa-mailak, dibersidade funtzionala, ordaindutako lanagaz edo barik, euskaldunak, alkartuak eta ez dagozanak, hainbat eremutakoak, besteak beste, kirola, kulturea, hezkuntzea eta bestelakoak. Kide horreek alkarregaz sortzeko lau tailerretan parte hartzeko konpromisoa hartu dabe, ordu bikoak. Ondorengoak zezeilaren 3an eta 17an eta martiaren 3an izango dira.

Gizarte Kohesinoko zinegotzia, Carmen Díaz, Bardintasun Zerbitzuko arduraduna, emakumeei zuzendu jaken eskerrak emoteko: Zuon parte-hartzeagaitik, eginkizun honegaz dozuen konpromisoagaitik, hemen gagozan guztion eta ordezkatzen ditugun emakume guztion ilusinoa danona baita. Prozesu honetan egindako lanaren bidez zehaztuko dogu zertarako eta zelakoa izango dan Getxoko Emakumeen Etxea. Getxoko Emakumeen Etxea Benturillenako udal egoitzan kokatuko da.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu