Kalean da 'Garapen iraunkorrerako literaturaren gida'

Bizkaie! 2022-01-21 11:23   Kulturea

Hezkuntzearen eta literaturearen arloetako irakasleek atondu dabe argitalpena.

Garapen jasangarria lantzeko orduan irakurgai aproposak batzeko asmoz sortu dabe Garapen iraunkorrerako literaturaren gida izeneko argitalpena, online formatuan. Agenda 2030ak dakarzan lehenengo sei helburuei lotutako lan literarioak aukeratu ditue gidearen lehenengo bersino honetan. 

EHUko Iraunkortasunerako Zuzendaritzeak sustatutako Campus Bizia Lab programearen eskutik dator argitalpena. Hezkuntzearen eta literaturearen arloetan dabizan irakasleak arduratu dira berau atontzeaz: Maite Aperribay-Bermejo, María del Carmen Encinas Reguero, Iratxe Esparza Martín, Karla Fernández de Gamboa Vázquez, Miren Ibarluzea Santisteban eta Andrea Perales-Fernández-de-Gamboa.

Gidearen nondik norakoak azaltzen dituan orrialde bateko aurkezpenaren ostean, Agenda 2030eko lehenengo sei helburuei lotutako ibilbide literarioen proposamenak egiten ditu argitalpenak. Ibilbide literario bakotxean lau-bost irakurgai aholkatu eta aztertzen dira, eta horregaz lotutako lanketa batzuk be azaltzen dira. 

Garapen jasangarrian eta mundu bidezkoago bat eregiteko bidean ezinbestekoak diran gaiak jorratzen ditu gideak: pobrezia eta gosea desagerrarazotea, osasuna eta ondoizatea, kalidadezko hezkuntzea, genero bardintasuna eta ur garbia.

Helburuak dira, batetik, literaturea erabiltea Garapen Iraunkorreko Helburuak lantzeko; eta bestetik, bitartekariei tresnak eskaintzea literatura-lan egokiak aukeratu eta baliatzeko. 

Gidea deskargau hemen

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu