Bilboko Aratusteetako sei kartel finalistak aukeratu ditue

Bizkaie! 2022-01-20 09:28   Kulturea

Herritarrek gustukoen dabenaren aldeko botoa emon leikie.

Sei kartel finalistak (argazkia: Bilboko Udala) | Ikusi handiago | Argazki originala

Aratusteak gero eta hurrago dagozanez, Bilbon aurtengo kartela aukeratzeko prozesuan bete-betean sartuta dagoz. Aurkeztu diran proposamen guztien artean, epaimahaiak sei finalistak aukeratu ditu eta orain herritarren txandea da, irabazlea aukeratzeko botoa emon leikielako. Bilboko Udalak azaldu dauenez, kalidade teknikoari eta originaltasunari begiratu deutse finalistak aukeratzeko orduan.

Aurtengo lehiaketara 29 lan aurkeztu dira. Finalistak honeek dira: El disfraz es lo de menos; Koloreak eta itxurak; El disfraz de Puppy; Bajo la piel; Vuelta a los orígenes (azul Bilbao); eta Euforia.

Botoa emoteko, Abandoko udaltegira jo behar dabe herritarrek, edo Udalaren webgunean sartu. Ikusi sei kartelak eta emon botoa hemen.

Urtarrilaren 27ra arte dago botoa emoteko astia. Irabazlea aukeratzeko, herritarren eretxiak % 75eko balioa izango dau, eta epaimahaiarenak % 25ekoa. Urtarrilaren 28an emongo dabe jakitera zein dan 2022ko Bilboko Aratusteak iragarriko dituan kartela. Egileari 2.000 euro emongo deutsiez. Aratusteak zezeilaren 24tik martiaren 1era izango dira. 

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu