'Asmamenaren ildoa' erakusketea ikusteko azken astegoiena
2022-01-14 11:18 KultureaGuggenheim Bilbaon dagoan erakusketea urtarrilaren 16an zarratuko da.
430.000 personatik gora hurreratu dira erakusketea ikusten. Bertan batutako piezak Museoaren Bildumakoak dira, edo epe luzerako maileguak, eta asmamena zein esperimentazinoa ditue ardatz. Erakustaldian belaunaldi askotako artisten lanak dagoz, danetariko baliabideak erabilten dituenenak eta pieza adierazgarri batzuk barrubatzen ditu, apenas erakusten diranak, publikoarentzat ezagunagoak diran beste batzuekaz batera. Erakusketan jasotako egileek, jakinguraz erabilten ditue ezohiko materialak eta teknikak eta, hareetako askok, modu ludikoan, asmamena eta umorea aditzera emonda, desafio egiten deutse konbentzino estetikoei.
Erakusketea maitu ondoren, artelanak kendu eta hurrengo erakusketarako muntaketa-lanak hasiko dira: Fauvismotik surrealismora: Parisko Musée d’Art Moderneko maisulanak, BBVA Fundazinoak babestua.
Erakusketearen azken egunean 16:00etatik eta 19:00etara datozenek % 50eko deskontua izango dabe sarrerearen prezioan eta ikusgai dagozan gainontzeko erakusketak ezagutzeko aukerea be izango dabe, besteak beste, Alice Neel: personak lehenbizi erantzun handikoa (Babeslea: Iberdrola); Emakumeak abstrakzinogile (Babeslea: BBVA Fundazinoa); Guggenheim Bilbao Museoko Maisulanak; eta Sharon Lockhart artistearen Errotazinoa notazinoa bideo-instalazinoa, Film&Video aretoan.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!