Depresinoaren Kontrako Eguna da gaur, urtarrilak 13

Bizkaie! 2022-01-13 13:36   Pil-pilean

Bizkaiko Psikologia Alkargoak psikologoen lana nabarmendu dau.

Osasunaren Mundu Erakundearen arabera, depresinoak 300 miloe persona baino gehiagori eragiten deutse munduan. Gizarte-isolamenduak, errutinetan izandako aldaketek, senitartekoak galerek eta finantza-ezegonkortasunak, besteak beste, ansiedadea eta depresinoa eragin ditue herritarren artean.

COPBIk dino depresinoa persona askori eragiten deutsen osasun-arazo bihurtu daitekeela, batez be intensidade ertainekoa danean. Hori dala eta, psikologoek gaixotasun tratagarri honi edozein lekutan aurre egiteko egiten daben lana azpimarratu dau.

Biztanleriak 2020an bizi izan dauen isolamenduak gehiagotu egin eban konsulta psikologikoen arretea eta jokera horrek ez dau atzera egin 2021. urtean. Duda barik, pandemia faktore erabagigarria izan da eta buruko gaixotasunak eragin handia izan dau.

COPBIk arreta goiztiar eta espezializatuaren garrantzia nabarmendu dau, profesional elkargokideek behar bezela diagnostiketako eta tratetako, esku-hartze egokia bermatzeko.

Depresinoa ohiko gaixotasuna da, gogo-aldartearen aldakuntzak ohikoak izaten dira, baita eguneroko bizitzako arazoei emoten jakezan erantzun emozionalak be.

Osasun-arazo larria bihurtu daiteke eta, horregaitik, Bizkaiko Psikologia Alkargoak ez dau aukera hori baztertu gura, depresinoa gure egungo gizartearen ohiko eta eguneroko nahasmendutzat hartuz.

Bizkaiko Psikologia Alkargoak aitamen berezia egin nahi dau egun honetan, herritarrak gaixotasun horren inguruan sensibilizetako, orientetako eta prebeniduteko, gaixotasun horren kopuruak nabarmen handitu baitira munduan.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu