'Zaldi Urdina' audio-fikzino barria, urtarrilaren 17tik aurrera, EITBPodkast-en
2022-01-12 08:20 Kulturea9 atal izango dira, 12 bat minutukoa bakotxa.
Zaldi Urdina audio-fikzino serie barriak Aingeru 17 urteko gaztearen arrastoaren bila jarriko ditu entzuleak. Zaldi Urdina izeneko droga barria hartuta gazte bat hil da teknojaialdi batean eta, aldi berean, Aingeru desagertu da. Horixe da, urtarrilaren 17an estreinauko dan euskerazko fikzinoaren laburpena.
Artxipelagoa fikzinoaren erantzun bikainaren ondoren, EITBPodkast euskerazko podcastgintzan erreferente bilakatzeko EITBk apirilean sortutako plataformeak kalidadezko audio-fikzino erakargarri barria aurkeztu dau, talentuari, sormenari eta barritasunari eutsiz.
Artedrama, Axut! eta Dejaburen Zaldi Urdina antzezlana podcast bihurtu dau EITBk. Unai Iturriagak eta Igor Elortzak idatzia, Ximun Fuchsen zuzendaritzapean, besteak beste, Ander Lipus, Maite Larburu, Manex Fuchs, Iraitz Lizarraga, Oier Zuñiga, Urko Redondo eta Olatz Beobide ibili dira aktore lanetan.
Aaudio-fikzinoak esperientzia integratzailea dakar, sano aproposa audio-kaskoakaz entzuteko.
Estreinaldiagaz batera, kasko batzuen zozketea egingo da sareetan lehen atalari buruzko galdera bat asmetan daben parte-hartzaile guztien artean.
Urtarrilaren 17an estreintuko da lehen atala eta hortik aurrera astelehenero atal bat zabalduko da. Bederatzi dira eta 12 minutu inguru ditu bakotxak.
Kontuak kontu, Zaldi Urdina izeneko droga barria hartuta gazte bat hil da teknojaialdi batean. Bitartean, Aingeru, 17 urteko gaztea, desagertu egin da. Droga barria salerosketn dabilena bera dalakoan, danak ditu atzetik: familia eta polizia. Amets Aingeruren 22 urteko arreba errebeldeak, Karmen amomak eta Simon udaltzainak astebeteren barruan, 18 urte bete baino lehen, topau behar dabe Aingeru eta epaitegira abokatu on bategaz eroan.
Ikerketa amateurraren bidean gurutzatuko ditue gazteen ondoezak eta amesak, trafikatzaileen eta interes ekonomikoen boterea eta polizia-indarren eta politikearen konplizidadea.
Artxipelagoa fikzioaren erantzun bikainaren arrastoan
Aitatu obrearen indarrari eutsi gura jako Zaldi Urdina lanagaz, izan be, euskerazko podcast entzunena da Artxipelagoa audio-fikzino seriea. EITBPodkastek, 20.000 bisita izan ditu 2021eko apirilaren 29an sortu zanetik gaur arte, EITBko euskarrietan.
"Artxipelagoa" fikzino distopikoa izan da klikaldi gehien izan dituan edukia. EITBPodkast atarirako ULU Mediak egindako fikzinoa da eta EITBPodkasten 5.300 entzunalditik gora izan ditu. Agregatzaileetan be emoitza onak izan ditu. 14.500 bat klikaldi, IVOOX, Goolgle Podcast, Apple Podcast eta Spotifykoak batuz. Spotyfyko emoitzak dira nabarmentzekoak: 13.000 eta 700 klikalditik gora izan ditu "Artxipelagoa"k, urriaren 3tik gaur arte. Horrezaz gan, 807 harpidetza lortu ditu lehenengo denporaldian. Urriaren 11n lortu eban Estatuko edukien artean Top #69 postuan kokatzea. Estaduan euskerazko eduki batek inoiz izan dauen emoitzarik onena da.
EITBPodkast, euskerazko podcastgintzan erreferente
Joan zan apirilean sortu zan EITBPodkast plataformea, gizarteak komunikabideak erabilteko dituan jokera barriei erantzuteko eta euskrrazko podcastgintzearen erreferente izateko. EITBko irratien eskaintzea nahieran, gizartearen eskura eta erraz jartea izan da helburu nagusietako bat. Era berean, aliantzak eregi ditu EITBk proiektu honi esker, euskerazko edukien biltoki izan eta eskaintza oparoa eta askotarikoa osotzeko. Esangura horretan, "Zaldi Urdina" audio-fikzino serie barria aproposa izango da euskalkiak modu jatorrean gozetako.
EITBren Bilboko egoitzan izan dira Urko Aristi EITB Mediako Irrati zuzendaria eta Ainhoa Etxebeste EITBPodkast plataformako arduraduna bertan zirala; eurekaz batera, Ximun Fuchs idazle eta zuzendaria eta Ander Lipus, Olatz Beobide, Manex Fuchs, Maite Larburu, Oier Zuñiga eta Argi Perurena aktoreak be izan dira.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!