8 erreportaje barri Durangaldeko historia eta ondarea ezagutzeko

Bizkaie! 2022-01-07 08:50   Kulturea

Gerediagak argitaratzen dauen Astola ikerketa eta historia aldizkariak 15 urte bete ditu.

Astolaren zenbaki barrian zortzi erreportaje nagusi irakurri daitekez, besteak beste, Durangaldeko basoak, eskualdea zeharkatzen daben ibilbide luzeak eta Elorrioko industria ondarea.

Bost euroko prezioan, Durangaldeko ohiko saltokietan eskuratu daiteke zenbaki barria edota alkartearen bulegoan. Saltokiak: Arrinda eta Petite (Abadiño), Estankoa (Berriz), Ilargi (Elorrio), Iurretakopi (Iurreta), Ikerfer, Arteka, Hitz, Urrike, Txori-Zori eta Etxebarria (Durango).

Honako honeek dira 15. zenbaki honetako erreportaje nagusien izenburuak eta laburpena:

Durangaldeko basoen argazkia: Testua: Izaskun Ellakuriaga. Argazkiak: Txelu Angoitia).

2018an banda marroiak gogor astidu zituan Euskal Herriko pinudiak. Eskualdean be gaixotasunak eragin nabarmena izan eban eta oraindino be badauka. Erreportarjean, Durangaldeko basoei argazkiak ataratea izan da asmoa eta oinarrizko galdera batzuk erantzutea: Zein baso mueta nagusitzen dira eskualdean? Galtzen doaz baso lurrak eskualdean? Eukaliptoa zenbaterainoko arriskutsua da? Zelako bilakaerea izaten dabil basogintzea Durangaldean?

La Capilla Sixtina de Durangaldea. La Capilla neorromanica del Hospital de Zaldibar (Testuak: Itxaso Martelo - Sonia Palo - Enrique G.Arza. Argazkiak: Txelu
Angoitia).

Zaldibarko ospitale psikiatrikoko kaperan, arretea merezidu daben margolanak dagoz. 1928an Juan de Aranoa artisteak egin zituan. Margolanak ezezagunak dira askorentzat, kaperea zarratuta dagoalako. Baina erreportaje honetan, margolanak ikusi eta artisteak margotutakoaren garrantzia zabaltzen ahalegindu dira.

Elorrio, harria, egurra eta burdina. Piketatik sarrailgintzara (Testuak: Javier Puertas Juez - Josune Aranguren Zatika. Argazkiak: Txelu Angoitia).

Elorriok industria ondare aberatsa dauka. Udalak hori ezagutzera emon eta balioan jarteko asmoa dauka. Lan honetan, XVI. mendean hasi eta gaur egunera arte, uribilduan izandako industria jardunen errepaso zabala egiten dabe ikerketearen egileek.

Afinidaders electivas. La imagen del Pórtico de Santa Maria en la primera mitad del Siglo XX (Testuak: Victor Arrizabala Salgado. Argazkiak: Artxiboetakoak).

XX. mendearen lehen erdialdean, Santa Maria eleizpea margolari eta argazkilari ugarik erreproduzidu eben, haren edertasunak. Victor Arrizabalaga artisteak hiru margolanetan eleizpeak izandako eragina eta lanen arteko hartu-emonak aztertu ditu.

Musikea ez daitela geratu. Durangaldeko musika eta musikariak (Testuak: Iban Gorriti. Argazkiak: hainbatek itxitakoak).

2020ko konfinamendu zorrotzean, talde askok bideoakaz eta etxeko grabazinoakaz erreakzionau eben. Hile hareetan, 70eko hamarkadatik gaur egunera arte Ermutik Amorebieta-Etxanora erregistrautako 500 musika adierazpen baino gehiagoren zerrendea egin eben. Egungo panoramearen erradiografiatzat hartu geinke erreportaje hau.

Las mil caras de Oiz (Testuak: Marta Aranbarri. Argazkiak: Txelu Angoitia).

Oizek mila metrotik gorako altuerea dau, baina mendeak daroaz Euskal Herriko mitikoenen artean bere lekua erreibindiketan. Tamainaz edo bere bihurguneetako
elementu alegorikoez harago, mendiaren izakera poliedrikoak egiten dau nabarmen mendia.

Un patrimonio comun: Los GRS por el Dirangesado (Testuak: Eduardo Gaviria - Jose Mari Macias. Argazkiak: Txelu Angoitia).

Lan honetan, Durangaldea zeharkatzen daben Ibilbide Handiko Bideen Sarea edo GRak laburbatzen dira, bidezidor batek sailkapen hori eskuratzeko betebeharren gaineko zehaztasunakaz batera.

Babel Torrea. Migrazino-mobimentuek Durangaldera ekarritako hizkuntza-aniztasuna (Testuak: Belen Uranga. Grafikoak: Biko Komunikazinoa).

Ez da hemen bakarrik jazoten dan fenomenoa; munduan zehar, kultura eta hizkuntza-aniztasunari jagokonean, itxuraz, kontraesanean dagozan jokera erraldoi bi agertzen dira: inoizko jatorrizko hizkuntza-aniztasuna galtzeko arrisku larria, (homogeneizazino-jokerea) eta migrazino mobimentuen ondorioz orain arte ezagutu ez dan hizkuntza-aniztasunaren garapena gero eta gizarte nahasietan. Durangaldeari begiratu deutse.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu