Bediako ondarea ezagutzeko liburuxkea dakar Labayruk
2022-01-05 10:45 KultureaLehenago bideoan batutako datuak papelean irakurri leitekez orain.
Bedia udalerriko ondarea, kontakizunak eta bazterrak ezagutzeko ikerlan zabala egin eban Labayru Fundazinoak, eta horreek guztiak oinez ezagutzeko aukerea emoten dauen ibilbidea atondu. Bideoan batu zituan jakingarriok (ikusi hemen), eta orain liburuxkea dakar, herritarrek papelean be izan deien informazino guztia.
Bediako Udalak egin deutso enkargua Labayruri. Liburuxkearen aleak banatu ditu Bediako etxe guztietan.
Papelezko argitalpenean, lehenago bideoan agertu zan ibilbidearen barri emoten da, auzotarren lekukotasunez horniduta. Auzo bakotxari jagokozan kontuak eta argazkiak topauko doguz liburuxkan, baita bideorako loturea be.
Ibilbideak Bediako udalerriaren zati handi bat hartzen dau, plazan hasi eta amaituta, eta tartean hainbat auzo, baserri eta baso gunetatik pasauta. Ibiliz egiteko aproposa da. Jauregi, Ibarra, Barroeta, Ugarte, Eroso, Asteitza... Zaukutza baserriraino be heltzen da bidea.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!