Bilboko Aratusteetako kartel lehiaketako epea luzatu dabe

Bizkaie! 2022-01-03 09:05   Kulturea

Urtarrilaren 10era arte bialdu leitekez proposamenak.

2022ko Bilboko Aratusteetako kartela aukeratzeko lehiaketan parte hartzeko epea abenduaren 31n izan da amaitzekoa, baina Udalak erabagi dau egun batzuk gehiago ixtea, azken orduan proposamen gehiago batzeko asmoz. Hortaz, urtarrilaren 10eko 14:00ak arteko epea dago kartelak bialtzeko.

Aurreko edizinoetan lez, parte-hartzaile bakotxak lan bi entregau ahal izango ditu gehienez. Teknika librea da, baina derrigorrez agertu beharko da Bilbao 2022 Aratusteak/Carnavales Otsailak 24-1 Marzo testua. Udaleko Lankidetza, Bizikidetza eta Jaietako Sailak Venezuela plazan daukan bulegora eroan beharko dira kartelak.

Batutako kartel guztiak aztertu eta sei finalista aukeratuko ditu epaimahaiak. Horreek jentaurrean ipiniko ditue zezeilean, herritarrek eretxia emon deien. Epaimahaiaren eta jentearen puntuazinoak batuta ebatziko dabe irabazlea. Kartel hori izango da Bilboko Aratusteen iragarlea, eta egileari 2.000 euro emongo deutsez.

Oinarriak hemen.

Bilboko Aratusteak 2022ko zezeilaren 24tik martiaren 1era egingo ditue.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu