Hermes-en azken aleak euskal gizarteak planetearen aurrean dauen atxikimendua jorratu dau

Bizkaie! 2021-12-30 12:19   Kulturea

Zorioneko birusak burla egin deutso zientziari.

Sabino Arana Fundazinoak Hermes aldizkariaren ale berria argitaratuz emongo deutso amaierea 2021. urteari. Aldizkariaren azken aldeak euskal gizarteak gure planeteagaz daukan atxikimendua jorratu dau. Horretarako, 2030 Agendearen inguruko adituek ekimen horretan jasotako konpromisoak aletu ditue eta oraina ez jagoteak kalidadeko etorkizunaz ezin gozetako ondorioak aztertu ditue.

Jonan Fernandez, Gizarte Trantsizinoaren eta 2030 Agendearen idazkari nagusia; Andoni Hidalgo, EURIKER erakundearen sortzaile eta zuzendaria; Javier Cortés, United Nations Global Compact erakundearen Latinoamerika, Karibe eta Ipar Amerikarako arduradun ohia eta 2030 Agendea lokalizetako eragile askoren arteko lankidetzan aditua; Cristina Monge Lasierra, ECODESeko aholkulari exekutiboa eta Zaragozako Unibersidadeko Soziologiako irakaslea; eta Pablo Martínez Oses Politika Zientzia eta Nazinoarteko Hartu-emonetarako doktoreak gure planetea jagoteko erronkaz betetako etorkizuna jorratzen dabe ale barrian.

Kike Santaren kazetariak Koldo Unceta UPV/EHUko katedraduna (HEGOAren zuzendari ohia) alkarrizketatu dau.

Azkenik, Eguzki Urteaga soziologoak Molac Legearen nondik norakoak jorratu ditu.

Hermesek momentu honetan gizartea gehien kezkatzen dauen gaietako bati heldu deutso, auzi horrek herritarren ohiturak eta hartu-emonak kolokan jarri baititu, zuzendariaren oharrean esan bezela. Dagoeneko, segida bildurgarri baten seigarren agerraldia bizi dogu eta amaierea gero eta urrunago dagoalakoan gagoz. Zorioneko birusak burla egin deutso zientziari eta oldarraldi bakotxean mutau egiten da indartsuago berragertzeko. Agerraldien arteko segidea laburtu egin da eta agerraldietako momentu gorenetan, aldaera barri eta hilgarriagoak agertzen dira. Gaur egun, gizateriak ekin beharreko erronkeak ez dauka zerikusirik
meteoritoak suntsitzen dituen misilakaz, eskala handiko zibererasoakaz edo gerra nuklearrakaz. Bada, gure bildurrak botereari eta nagusitasunaren handigureari lotuago dagozan etorkizuneko hondamendietan oinarritu dira, benetako beharretan baino.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu