'Alice Neel: personak lehenbizi', 2021eko erakusketarik onena ArtsLife aldizkariaren arabera
2021-12-29 13:11 KultureaBilbon dago 2022ko zezeilaren 6ra arte.
Italiako ArtsLife aldizkariak Guggenheim Bilbao Museoko Alice Neel: pertsonak lehenbizi izentau dau 2021eko erakusketarik onena. Horregaz dagoeneko hiru dira erakustaldiak jasotako autortzak, arte-munduko Apollo eta Vulture aldizkari entzutetsuen arabera be urteko onena izan baita.
Erakusketeak New Yorkeko Metropolitan Museum of Art-en ekin eutson ibilbideari eta orain, Iberdrolaren babesari esker, Guggenheim Bilbao Museoan dago ikusgai 2022ko zezeilaren 6ra arte. Bilbon amaitu ondoren, The Fine Arts Museums of San Francisco erakundean jarriko dabe ikusgai 2022ko martitik aurrera.
Alice Neel: pertsonak lehenbizi artista estadubatuarrari espainiar estaduan eskainitako lehen atzera begirakoa da eta Neelen ibilbide artistiko osoa jasoten dau ia ehun margolan, marrazki eta akuarelaren bitartez, artistearen erretratu ederrenak barrubatuz, gaur egun goraipatuak diranak zorroztasun psikologikoagaitik.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!