Azken egunak, GetxoPhoto 2022 irudi jaialdian parte hartzeko

Bizkaie! 2021-12-29 08:55   Kulturea

Emon izena hemen.

2021eko irabazleetako bat: Shelli Weiler – 'Enjoy House' | Ikusi handiago | Argazki originala



Getxophoto
ren Open Call-ean izena emoteko 15 egun baino ez dira geratzen. 2022ko bagilaren 2tik 26ra egingo dan hitzorduan lanak erakusteko aukera parebakoa da hau. Alemaniako Picter platafomeagaz alkarlanean atondutako jaialdi honetan epaimahaiko dira Marina Paulenka (Unseen-eko komisario ohia, Amsterdam), Thyago Nogueira (Moreira Salles Institutua, Brasil), Jon Uriarte (The Photographers' Gallery, Londres) eta Damarice Amao (Centre Pompidou, Paris). Hamabi proiektu finalistak eta 3 irabazleak aukeratuko ditue eta azken hiru horreek Jaialdiaren hurrengo edizinoaren programazinoaren parte izango dira.

Kontuak kontu, epea 2022ko urtarrilaren 10ean amaituko da. Emon izena hemen.

Open Call: Deialdi honek mundu osoko artista bisualei euren lana Jaialdiaren hurrengo edizinoan erakusteko aukerea eskaintzen deutse. Imajinatu izango da 16. edizinoan jorratuko dan gaia.

Jaialdiak sortzaileak deialdi honetan parte hartu deien animetan ditu, bai erretratu, bideo, instalazino, performance, zein arte digital edo ikusizko beste edozein lan aurkeztuz.

2021-eko Open Call-aren irabazleak

Zahara Gómez Lucini & Las Rastreadoras del Fuerte – Recetario para la memoria

River Claure – Warawar wawa

Shelli Weiler – Enjoy House

Etinosa Yvonne – It’s all in my Head

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu