Euskal Herriko Itzuliaren azken hiru edizinoetako kartelak Bilboko Arte Eder Museoan gordeko dira
2021-12-29 08:01 KultureaObrak museoak izango ditu bost urtetan.
Gobernu Kontseiluaren oneretxiari eutsiz, Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazino Orokorraren eta Bilboko Arte Eder Museoaren arteko komodatu-kontratuari esker, Euskal Herriko Itzuliaren azken hiru edizinoetako (2019, 2020 eta 2021) kartelak museoari aldi baterako emongo jakoz.
2019tik, aurreko urtean Lan Literarioen Ilustrazino kategoriako Euskadi Literatura Saria irabazitako personeak diseinau dau Euskal Herriko Itzuliaren kartela. 2019an, Yolanda Mosquerak egin eban txirrindularitza lasterketearen kartela, 2020. urtean, Asisko Urmenetak eta 2021 honetan Miren Asiainek.
Yolanda Mosquera
Asisko Urmeneta
Hiru kartel horreek doban itxiko jakoz Bilboko Arte Eder Museoari, gorde, jagon eta iraunarazo daizan. Museoak, gainera, XX. mendetik Euskal Herriko Itzuliari jagokozan kartelak erakusten dituan areto bat dauka.
Arte Eder Museoak hiru kartel jasoko ditu, 180 x 129,5 cm-koak koloretan eta digitalean erreproduzidutakoak, 2019., 2020. eta 2021. urteei jagokezanak, baita azken urte honetako pintura originala be, 40 x 28,5 cm-ko neurria dauena. Obra horreek museoaren funtsetan gordeko dira kontratua indarrean dagoan bitartean, hau da, gitxienez bost urtetan.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!