'Roma Akademia' erakusketea Bilbon
2021-12-28 07:55 KultureaErakusketea zezeilaren 6ra arte egongo da zabalik.
Azkuna Zentroak Roma Akademia erakusketa-proiektuaren esparruan hainbat jarduera jarri ditu martxan, sorkuntza garaikidea hainbat publiko-komunidadetara hurreratzeko eta hausnarketa kolektiborako guneak sortzeko helburuari eutsiz.
Azkuna Zentroak erakusketea bisitetako modu parte-hartzailea eta sortzailea proponidu dau. Ibilbide ludiko bat da, edozeinentzako, familientzako zein bertaratu nahi dauen edozeinentzako, praktikearen, olgetearen eta hausnarketa kolektiboaren bidez arte garaikidera hurreratzeko aukerea eskaintzen dauena.
Erakusketea modu independentean bisitetako pentsautako proposamena da, espazio eta lengoaia artistiko ugari familian egiteko ekintzen bidez zeharkatzea proponiduten dauena. Erakusketan parte hartzen daben 45 artisten proiektuen diziplina ugari esploretako modua dakar: pinturarik erretratugintzara, arte eszenikoetara, ikerkuntzara, zinemara, arkitekturara, antzerkira, literaturara edo modara, hainbat jarduera eta gomendioren bitartez.
Roma Akademia erakusketea testuinguruan kokatzeko eta bertan sakontzeko ordu erdiko ibilbideak dagoz aukeran. Erakusketearen argibideak dituen audio-gidakaz, hain zuzen be.
Eguenero izango dira, 18:00etan eta 19:00etan (euskeraz edo gaztelaniaz, eskariaren arabera). Sartzea librea da AZ Info-n, 944 014 014 telefonoan edo info@azkunazentroa.eus helbidean izena emon ondoren.
Roma Akademia erakusketea zezeilaren 6ra arte egongo da zabalik Jesús Donairek komisariautako erakusketea 2018-2019 eta 2019-2020 promozinoetako 45 artista egoiliarrek Erromako Espainiako Akademian egindako egonaldian jorratutako lanak eta proiektu multzoak erakutsiko ditu.
Erretratua: Ixone Sadaba.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!