Bilbao Bizkaia Turismo Bonuak erosteko epea martiaren 31n amaituko da

Bizkaie! 2021-12-27 08:06   Kulturea

Informazino gehiago hemen.  



Pandemiak gogor jotako turismoaren sektoreari laguntzeko asmoz, Bilboko Udalak eta Bizkaiko Foru Aldundiak erabagi dabe bonuak erosteko epea datorren urteko martiaren 31n amaituko dala. Holan, kanpoko turismoak eta lurraldeko, uriko eta inguruko herritarrek hurreko helmugak ezagutu eta gozau ahal izatea lortu nahi da, deskontu handien bidez.

Bonuek 50€, 80€ eta 200 euroko balioa izango dabe eta www.bonoturismobilbaobizkaia.eus webgunean eskuratu daitekez: 80€ ostalaritzarako, 50€ jarduera turistikoetarako eta 200€ Bilbo Bizkaian konsumiduteko produktu turistikoak eskaintzen dituen agentzietan erabilteko.

Nabarmendu behar da bonuaren zenbatekoaren erdia administrazino publiko biek ordainduko dabela (Bilboko Udalak eta Bizkaiko Foru Aldundiak) eta beste erdia erosleak. Gainera, Bilbo Bizkaia Turismo Bonuak bateragarriak eta metagarriak dira mueta honetako beste edozein ekimenakaz.

Bonuen kanpaina hau izenduna izango da eta, beraz, erabiltzaileak bonuak eskuratzen dituanean adierazo beharko dau bonuak zer establezimendutan/enpresatan erabili nahi dituan. Administrazino biek, danetara, miloe bi euro inbertidu ditue, erakundeek erdi bana ordaindutakoak eta 48.000 bonu jarri dira salgai.

Epea luzatzeko erabagi honen asmo da sektorea indartzea; era berean, sektorea kanpoko turisten nahiz Bilboko, Bizkaiko eta inguruko herritarren artean erabili deien nahi da, hur egon arren ezagutzen ez ditugun baina deskontu handiak dituen hotel, ostatu, leku eta jarduerez gozetako aukerea izan deien.

NAN/AIZ bakotxeko (edadez nagusiak eta egoiliarrak eta/edo bisitariak) 800 euro eskuratu ahal izango dira bonutan eta tiket edo faktura bakotxeko hiru bonu erabili ahalko dira gehienez be. Bonuak erabilteko orduan, tiketaren edo fakturearen zenbatekoa bonuen zenbatekoa bestekoa edo handiagoa izan beharko da, ez baita eskudirurik bueltauko.

Bonu bat eskuratu dabenek bonuaren QR kodea aurkeztu beharko dabe edo, bestela, erosketea egingo dauen establezimenduan inprimidutako bonuak aurkeztu.

Konsultak eta dudak:

Erosleentzat: 946 123 355 telefono-zenbakiaren bidez edo info@bonoturismobilbaobizkaia.eus helbide elektronikoaren bidez.

Enpresa eta establezimendu turistikoak

1. muetako bonua: Hoteletan, hotel-apartamentuetan, moteletan, pensinoetan, aterpetxeetan, kanpinetan, karabanetarako aparkalekuetan, nekazaritza-turismoko establezimenduetan eta landetxeetan ostatu hartzeko. 80 euroko bonuak.

2. muetako bonua: Turismo-gidariak, naturan kirol-jarduerak atontzen dituen enpresak —adibidez, turismo aktiboa—, turismo-ibilbideak egiten dituen garraio-enpresak, bizikleten alokairua, aisialdiko eta kiroletako gauzak alokatzea, bidaiarien kabotaia eta barruko bide nabegagarrietatiko garraioa, autoak alokatzea, lorategi botanikoak eta zoologikoak, museo pribatuak, aisialdirako parkeak edo olgeta-parkeak eta uretako parkeak, irristatzeko pistak, enoturismo-esperientziak egiten dituen upategiak eta interpretazino-zentroak. 50 euroko bonuak.

3. muetako bonua: Bidaia-agentziak eta Bilbo Bizkaian konsumorako produktu turistikoak merkaturatzen dituen bitartekaritzako beste enpresa batzuk. 200 euroko bonuak.

Martxoaren 31ra arte enpresek www.bonoturismobilbaobizkaia.eus. webgunean atxikitzen jarraitu leikie.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu