Abenduaren 24an Gernikako Marijesien 3. errondea bertan behera

Bizkaie! 2021-12-23 08:49   Kulturea

Helburu jakineko diru-batuketea be bertan behera geratu da.

Covid-19k sortutako egoera epidemiologikoak geure inguruan eragindako egoerearen azken datuen arabera, goizaldean, marijesien zazpigarren eguneko ohiko errondea hasi orduko bertaratutako marijesiak batzarra egin eta erabagi dabe abenduaren 24ko hirugarren errondea bertan behera itxiko dabela. Normalean hirugarren erronda hori goizeko 10:00etatik aurrera eguerdira artean egiten da Gernika-Lumoko kalearte osoan eta horregaz batera helburu jakineko diru-batuketea egiten da, hori be bertan behera geratu da.

Egon ez dago aginduta kalez kale goizeko erronda modukorik egiteko ezelako galarazpenik baina guztiaren ganetik zentzuna, zuhurtzia eta arriskuak ebitetea egon da bertaratutakoen eretxiz erabagia hartukeran. Halanda ze, erakunde arduradunak emondako gomendioakaz eta deialdiakaz bat egiten dogu gabonaurreko data honeetan.

Gernikarrak be honegaz bat egingo dabelakoan zabaldu gura dogu mezu hau.

Marijesiak 2021 Gernika-Lumo

Abenduaren 23an: eguena (Errenteria)

Bakarlariak: Alex Uriarte Atxikallende eta Fernando Astoreka Aranburu.

139 kopla. Kantariak: 57 persona. (24 gizonezko – 33 andrazkoak).

1:45’ errondea egiten – 4:00etatik – 5:45ra. 5,47 km.

12 graduko tenperatura. (Epel antzean. Herriko haizea).

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu