'Bilbao. Avatares de la historia' liburua Bilbon aurkeztuko dabe

Bizkaie! 2021-12-22 12:07   Kulturea

Hitzordua: abenduaren 28an, Bidebarrieta Kulturgunean.

Bilboko Udalaren Bidebarrieta Kulturguneak Bilbao. Avatares de la historia, María Jesús Cavaren liburuaren aurkezpena hartuko dau abenduaren 28an. Hitzordua 19:00retan hasiko da Bidebarrietako Liburutegiko Areto Nagusian eta, egileagaz batera, Gonzalo Olabarria Bilboko Udaleko Kultura eta Gobernantza zinegotzia izango da.

Bilbao. Avatares de la historia liburuak, #BilbaoAurrera Planaren bidez, Bilboko eta Bizkaiko historiaren hainbat eduki ezagutarazoten ditu, topiko banakoak baztertuz. Helburua da irakurleak ahaztutako, oso ezagunak ez diran edo zehaztubakoak diran gaietara hurreratzea. Bost ataletan egituratuta dago: uria, personaiak, eszenatokia, eguneroko bizitzea, artea eta musikea.

Autoreak urteetan zehar Bilboko udal-egunkariagaz lankidetzan egin dauen dibulgazino-lanak ekarpen interesgarriak pilatu eta ikerketa-lan egiaztatu batek bermatzen ditu, irakurlearengandik hur jarrita, banakako eta taldeko ekintza garrantzitsuak balioesteko. Lan honek Bilboko uribilduari buruzko historiografia osotzen dau eta Bizkaiko uriburuaren irudia nabarmentzen dau tradizinoa ardatz dauen kontakizun baten bidez. Memoria historikoa errespetetan laguntzen dau, iturburu erabilten eta hainbat prozesu deskribiduten baititu.

Ikuspegi atsegina emoten dau Bilbo postmodernoko herritar guztien artean ibilbidea –oraindino– marketan daben gaiei buruz, euren Historiako ohitura, erritu eta sinboloen arabera. Azken batean, gai horreek etorkizuneko belaunaldientzat ezagutzea oinarrizkoa da.

María Jesús Cava

Bilbon jaioa, Historia Moderno eta Garaikideko doktorea, Deustuko Unibersidadeko Historia Garaikideko katedraduna, unibersidade horretako Historia eta Giza Zientzien saileko zuzendaria izan da. 2009an izentau eben Bilboko Ospetsu eta historiari buruzko lan ugari argitaratu ditu aldizkari espezializatuetan, monografietan, talde-lanetan eta prentsan.

Bidebarrieta Kulturgunea

Bidebarrietako Liburutegiak kultureari eskainitako gunea da. Helburuen artean kulturea, literaturea eta zientziaren garapena eta sustapena dagoz.

Sartzea doban da librea izango da lekua bete arte. Bertaratzerik ez badago, aurkezpena streaming bidez jarraitu ahal izango da www.kulturguneatb.eus webgunean.

Ikuskizunetara sartu ahal izateko, nahitaezkoa da Covid Digital (QR) ziurtagiria aurkeztea. Pandemia hasi zanetik egin dan lez, Bilboko Udalak pandemiaren bilakaerea jarraituko dau eta programazinoaren protokoloak egokitzen joango da, osasun-agintariek momentu bakotxean ezarritako neurri eta jarraibideakaz bat etorriz.

Maskarea erabiltea derrigorrezkoa da.

#Bilbaoaurrera

Pandemia hasi zanean sustatutako #BilbaoAurrera2020 Planaren jarraipena da eta COVID-19aren osasun-krisiak uriko personakan eta enpresetan izandako ondorioak arintzeko, suspertzeko eta berrindartzeko helburua dau. Igazko maiatzean udal ordezkaritzea eben alderdi politiko guztiek adostutako #BilbaoAurrera2020 planak izandako harrera onaren ondoren, Udalak aparteko plan bat jarri dau abian: #BilbaoAurrera2021.

Plan hori azken hileotan egindako lanaren jarraipena da eta 15,1 miloe euroko aurrekontua jarten dau mahai gainean, gizarte-kohesinoaren, kulturearen, ekonomiaren eta enpleguaren arloko 43 neurri zehatz aurrera eroateko.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu