Maximiliano Cosattirena da 2022ko Leioako Umore Azokako kartela

Bizkaie! 2021-12-22 10:29   Kulturea

Epaimahaiak 40 hautagairen artean aukeratu dau lan irabazlea.

Kaleko arteen erakustaldi esanguratsuenetako bat da Leioako Umore Azokea, eta hitzorduaren mailako irudia aukeratzeko, hirugarren urez antolatu dabe kartel lehiaketea. Maximiliano Cosatti nafarraren proposamenak irabazi dau aurten, eta 22. edizinoa iragarteko kartela berea izango da.

Epaimahaiak 40 kartelen artean aukeratu dau irabazlea. Horreetako asko kalidade artistiko handikoak izan dirala azaldu dau Leioako Udalak. Ebazpena emoteko orduan Cosattiren kartelaren alde egin dabe, maila artistiko eta estetiko bikainekoa izateaz gan, Umore Azokearen esentzia eta bertan parte hartzen daben diszilpina artistiko guztiak gogoan hartzen ditualako, gaitasun sinboliko handiari esker.

Kartelgintzan eta diseinuan eskarmentu handiko sortzailea da Maximiliano Cosatti, argentinar jatorriko nafarra. Besteak beste, zigilu baten diseinua egiteko Correosen lehenengo saria irabazita dauka eta 2017ko Iruñeko San Fermin jaietako kartela berak eginikoa izan zan.

Epaimahaian honeek egon dira: Amaia Garaizabal, Arrigorriagako Udaleko teknikaria; Alejandro Antunez, Hotzmuga Konpainiakoa; Jokin Nieto, diseinu enpresa bateko profesionala; eta Estibaliz Bilbao, Leioako Kultura, Kirol eta Gazteria zinegotzia.

2022ko Leioako Umore Azokea urte horretako maiatzaren 19tik 22ra egingo dabe. Betiko lez, kaleko arteek herriko txoko guztiak hartuko ditue, asko aire zabalean, herritarrek eta bisitariek proposamen artistiko barritzaileenez gozau deien. 22. edizinoa izango da.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu