Gregorio Monrealen 'Fuentes del Derecho Histórico de Bizkaia' aurkeztu dabe
2021-12-21 10:48 KultureaBizkaiko Zuzenbidearen iturrien bilakaerea aztertu dau, Lurralde Zuzenbidea ardatz hartuta.
Bilbon, Bizkaiko Batzar Nagusiak erakundearen Berbaldien Aretoak Gregorio Monrealen Fuentes del Derecho Histórico de Bizkaia argitalpena aurkeztu dabe. Gregorio Monreal Zia, Nafarroako Unibersidade Publikoko katedratikoa da.
Monreal juristeak Bizkaiko Zuzenbidearen iturrien bilakaerea aztertu dau, Lurralde Zuzenbidea ardatz hartuta.
Gregorio Monrealek baditu eginak berrogeita hamar bat argitalpen: Euskal Herriko iturri eta erakunde historiko-juridikoez; foraltasunaren krisiaz; euskal pentsamendu politiko tradizionalaren historiaz eta unibersidade-erakundearen joaneko eta oraingo arazoez, Euskal Herrikoak gehienbat.
Ekitaldian, Ana Otadui Biteri Bizkaiko Batzar Nagusiak erakundeko burua, Josu Erkoreka Gervasio, Lehen Lehendakariorde eta Segurtasun Sailburua eta Gregorio Monreal Zia Nafarroako Unibersidade Publikoko katedratikoa egon dira.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!