Bilboko konparsak taldeak baserritarrak babestuko ditue, Santo Tomasik egon ez arren

Bizkaie! 2021-12-21 08:09   Kulturea

Baserritarrik barik, ez dogu atonduko egun horretan sukaldaritza eta kultur programazinorik egingo.

Aurten be Bizkaiko baserritarrek ezin izango dabe Santo Tomasen azoka nagusia atondu, horrek ekarriko dituan kalteakaz. Egoera horretan, Bilboko Konparsak erakundeak ez dau presentziarik izango Bilboko Arenalean: Baserritarrik barik, ez dogu atonduko egun horretan sukaldaritza eta kultur programazinorik egingo.

Konparsak erakundeak alkartasuna adierazo deutse urte osoan zehar kalidadezko eta sasoiko produktuen produktore diranei. Esangura horretan, Bilboko Konparsak erakundeak barriro be lehen sektorearen alde eta ekarpen xumea egin dabe. Horregaitik, urtero Santo Tomas egunaren harian argitaratzen daben egutegiaren etekinak Etxaldeko Emakumeei emongo jakez aurten.

Etxaldeko Emakumeak baserritarren talde edegia da, landa eremuko emakumeakaz eta elikadura burujaubetzeagaz bat egiten dauena. Euren lan filosofia agroekofeminismoan oinarritzen da, nekazaritza munduan feminismoa txertatuz.

Konparsak taldeak herritarrei eskatu deutse baserritarrak babesteko eta jai herrikoi, parte-hartzaile, feminista, euskaldunk eta ekologista zein lehen sektorea eta elikadura-burujaubetzea eta ingurumena eta gure inguruko herrietako bizitza sozio-ekonomikoa eta linguistikoa babesteko.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu