XI. AixeGetxo! sarietan udalerriko 14 kultur ekimen eta eragile autortuko ditue
2021-12-16 10:12 KultureaGaur, eguena, abenduak 16, 19:00etan, Muxikebarrin emongo ditue sariak.
Getxoko Udalak Aixe Getxo! Kultur Sariak emongo ditu; hamaikagarren edizinoan, udalerrian kulturan lan egiten daben 14 persona eta ekimen autortuko ditu, kontzepturik zabalenean: Arte Eszenikoetatik Baloreen Hezkuntzara; Musika Klasikotik Arkitekturara edo Literaturatik Zientzia eta Barrikuntzara.
2021eko saridunak:
Epaimahaiak 14 kategoria ezarri ditu goraipamenak egiteko. 2021eko saridunak honako honeek dira:
* Ikusizko eta ikus-entzunezko arteak: Helena Goñi Alonso, artistea eta erretratugilea.
* Arte plastikoak: Pablo Astrain González, margolaria eta uriko artistea.
* Arte eszenikoak: Javier Liñera Peñas, aktorea, dramagilea eta zuzendaria.
* Musika klasikoa eta garaikidea: Mario Lerena Gutierrez, pianistea eta musikologoa.
* Gaur egungo musikea: Juan Carlos Parlange Iturmendi, musikagilea, abeslaria eta gitarristea.
* Literatura: Irati Elorrieta Agirre, euskal idazlea.
* Diseinua: Novelle Novias, emaztegaientzako soinekoen atelierra.
* Arkitekturea: Libe Fernández Torrontegi, arkitektoa eta reharq.com -en sortzailea.
* Gastronomia: Taroku jatetxea, Alicia Tze eta Andy Wong, goi mailako ekialdeko sukaldaritzea.
* Kultura hezkuntzan eta balioetan: Elena Rodriguez, arkitekto kolaboratzailea Detalleres ekimenean.
* Kultura zientifikoa eta barritzailea: Jone Mitxelena Sánchez, biokimikoa.
* Kultura ondarea, aitagarria eta aitagatxa: Librería Flappers, kultur topagunea Areetan.
* Aixegaztea etorkizun oparoko gazteak, Borja Hernández Urrutxurtu, diseinatzailea, plisatzailea, patroigintza industriala eta eometric neurriko patroigintzea.
* Ibilbide profesional eta artistikoa: Anabel Muro Pereg, ipuin-kontalaria.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!