Teatro Divergenteren 'La Decision de Juana Mir', Bilbon
2021-12-14 12:45 KultureaBidebarrieta Kulturgunean da hitzordua, abenduaren 17an.
Bilboko Udaleko Bidebarrieta Kulturguneak Teatro Divergente konpainiaren La decisión de Juana Mir aurkeztuko dau abenduaren 17an, barikuan, Bidebarrietako Liburutegiko Areto Nagusian.
Teatro Divergenteren obra hau Asunción Balzolaren La decisión de Juana Mir liburuan oinarrituta dago, 2020ko eleberri laburraren Ramiro Pinilla saria. Hitzordua 19:00etan hasiko da eta sartzea doban da.
Juana Mir eleberriaren idazleak berak ahanzturatik erreskatautako personaia deigarria da, hain zuzen be; Juanita Mirreren sinadurea kazetari garrantzitsu bati egokitu jakon, 1893ko zezeilaren 14an Iruñean jaioa eta 1937ko abuztuaren 5ean Bilbon fusilauta hil ebena.
Garai haretako ipuin eta kontakizun-idazlea eta sasoi haretako Bilboko antzezpen batzuetan zalea eta praktikantea be izan zan (hogeiko azken hamarkadan eta, batez be, joan dan mendeko hogeita hamarreko hamarkadan), eta haren sinadurak gero eta presentzia handiagoa hartu eban La Tarde herriko egunkari zaharrean, bertako prensearen luma garrantzitsu bihurtu zan arte, La mujer escribe zutabearen bidez. Holan, Juana Mirrek, katolikoa eta bakezalea, bere aitaren tradizinoari jarraitzen eutson El Pueblo Vasco egunkari monarkikoan erredaktorea eta El Correo Vascoren zuzendari eta sortzailea izan baitzan 1899an.
Kontakizun eszeniko honetan, kazetari bitxiaren ideak eta garai oso bat zarratu eben jazoera garrantzitsuenetako batzuen erreferentziak azaltzen dira, hain zuzen be, Juana Mirrek azken aukera zorigatxeko bat hartu behar izan eban momentua: Bilbon geratzea erabagi eban, hasarraldiaren amaieran eta handik gitxira hil eben, fusilauta, gerra-kontseilu baten ondoren.
Antzezleak: Yure Gordon (Juana Mir); María López (Ibone); eta Jon Bellanco (Jon).
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!