Verónica Forqué aktorea hil da

Bizkaie! 2021-12-14 08:21   Kulturea

66 urteko aktorearen gorpua Madrilen topau dabe.

Espainiako Polizia Nazionalak 66 urteko Verónica Forquéren gorpua topau dau aktorearen Madrileko etxean. Lehenengo ikerketen arabera, Forqué aktoreak bere burua hil dau eta, antza, lehenago be egin izan ditu saiakera batzuk.

José María Forqué zuzendari eta produktorearen eta Carmen Vázquez-Vigo idazlearen alabea zan.

Antzerkian eta telebistan be ibilbide emonkorra eta aberatsa egindakoa zan baina 1972. urtean, Mi querida señorita filman debuta egin ebanetik, Forqué hainbat zuzendari ezagunakaz lan egin eban, besteak beste, Antonio Mercero donostiarra, Carlos Saura, Pedro Almodóvar, Luis García Berlanga, Fernando Colomo eta Fernando Fernán Gómez.

Sariei jagokenez, lau Goya sari irabazi zituan, bigarren mailako emakumezko aktore onenaren sailean bi: El año de las luces eta Moros y cristianos pelikulakaz eta beste bi protagonista lanetan egindako lanari esker La vida alegre eta Kika filmeetan.

Ganerakoan, Goya sariak (4), Max saria (1) eta Feroz saria be irabazi eban 2018. urtean.

Oraintsura arte RTVEko MasterChef Celebrity 6 programan parte hartzen ibili da baina gogaituta alde egin eban.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu