Gernikako Arbolearen kimu bat landatu dabe Cikautxon
2021-12-13 08:35 KultureaCikautxo kooperatibeak 50 urte bete ditu.
Bizkaiko Lea Artibai eskualdeko erreferente industrialak, amaierea emon deutse egunotan bere 50. urteurrenaren ospakizunei, Berriatuan Gernikako Arbolearen adar bat landatuta.
Ana Otadui Biteri Bizkaiko Batzar Nagusiak erakundeko eta Javier Príncipe Cikautxo konpainiako buruek bota ditue lehenengo lur palakadak 10 urteko arbola gaztearen inguruan. Hemendik aurrera Magdalena auzoan, euskal kooperatibearen egoitza nagusia dagoan lekuan, botako ditu zuztarrak. Ekitaldian enpresako beharginak
eta senideak be egon dira. Ohikoa dan moduan, Otaduik Gernikako Arbolearen oinordekoa dala egiaztetan dauen agiria emon deutse.
Bizkaiko Legebatzarreko burua pozik agertu da Mondragon Korporazinoaren barruan dagoan kooperatibeak negu gogorretan sendo jardun dauelako mende erdian, Gernikako Arboleak egiten dauen moduan: Gure eskubide historikoak, euskal herriaren askatasuna eta pakea ordezkatzeaz gan, haretxa zuen modukoa da, 50 urtez sendojarraitu dozuelako,sufriduten gagozan krisi eta bolada gogorrak gorabehera. Bizkaian sustraiak bota dozuez, baina zuen adarrak munduan zabaltzen zabizie, nabarmendu dau Otaduik.
Cikautxok, Lea Artibaiko enpresa garrantzitsuenak, 240 miloe euro fakturetan ditu. 400 bazkide eta 2.500 behargin ditu eta produkzinoaren % 100 esportetan dau. Industrian merezimenduzko erregistroetan dabil. Ekitaldi horregaz zarratu ditu 50. urteurrenaren ospakizunak, Berriatuan, jarduerea hasi eban leku berean. Enpreseak Txekiar Errepublikan, Eslovakian, Errumanian, AEBetann, Mexikon, Txinan eta Indian ditu lantegiak eta bere jarduerea automobilgintzan, etxetresna elektrikoetan eta material elastomeroetan oinarritzen da.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!