Oskar Gaztelu larrabetzuarrak irabazi dau Miguel de Unamuno Saiakera Saria
2021-12-10 13:46 KultureaGabriel Aresti ipuin-lehiaketan, euskeraz, Begi urdinak lanagaitik, Karmele Mitxelena saritu dabe.
XXII. Miguel de Unamuno saiakera-lehiaketan, 162 lan jatorrizko aurkeztu dira, 92 gaztelaniaz eta 7 euskeraz; gaiak opndokoak izan dira: filosofia, estetikea, antropologia, poesia, literatur interpretazinoa eta bestelakoak. Saiakera guztiak dira nabarmentzekoak kalidadeagatik edo originaltasunagaitik.
Gaztelaniaz, Jorge Fernándezen Espectropías saiakerea izan da hautatua irabazle; Jorge Fernández literatura irakaslea da Madrilgo Complutense Unibersidadean. Saiakera zuhurra da, oso argigarria eta originala, uri espazioen gainekoa. Lana bost kapitulu handitan atondu dau egileak eta gaur egungo urietako aurrez aurrekoak eta desafioak analizetan ditu, utopien eta espektropien artean dagozan distantziak. Gaur egungo uriaren utopien eta porroten gaineko azterlan bat, iradokitzailea, bibliografia ugari eta eguneratua dauena.
Euskeraz, barriz, irabazlea Oskar Gaztelu larrabetzuarra izan da (Irakasle-ikasketen diplomaduna Euskal Filologiako adarrean eta Ingeles Filologian lizentziatua da, Heriotzeari aurrez aurre begira lanagaitik. Saiakera honetan, epaimahaiaren ustean, lanak, nahiz eta ez izan programeak eskatzen dituan ezaugarri guztiak, lagundu egiten dau aurre egiten heriotzearen aurrean danok bizi izan dogun minari eta hutsuneari.
Blas de Otero – Ángela Figuera sarien XIV. edizinoan, gaztelaniazko modalidadean, sari nagusia Ramón Cresporendako izan da, Cuido a una planta bella que ama y busca sombra lanagaitik. Euskeraz, barriz, saria Ángel Errorendako izan da, Poema liburu bat irakurteko jarraibideak lanagaitik.
Gabriel Aresti ipuin-lehiaketan, gaztelaniaz, "Velo nupcial" lanagaitik emon jako saria Belén Sevillanori eta, euskeraz, "Begi urdinak" lanagaitik, Karmele Mitxelenari.
Bilboko Udalak gaur eguerdian egin dau XIV. Blas de Otero – Ángela Figuera poesia-lehiaketako, XXII. Miguel de Unamuno saiakera-lehiaketako eta XXXVIII. Gabriel Aresti ipuin lehiaketako sariak emoteko ekitaldia Bilboko Udaletxeko Arabiar Aretoan eta Juan Mari Aburto Bilboko alkatea izan da buru; beragaz batera izan dira Gonzalo Olabarria Kultura eta Gobernantza Saileko zinegotzia eta sarituak.
Aburtoren eretxiz, literaturea sano leiala da eta literatur sorkuntza jagon eta sustatzea gure lana da, literaturak badau gaitasuna mundua mobiduarazoteko, gizateriaren arazo larri nahiz txikiak argiztatzeko eta, horregaitik, hain zuzen, gaur, abenduaren 10ean, Giza Eskubideen Nazinoarteko Egun honetan, nabarmendu nahiko neuke ze konpromiso estua eben hartua Miguel de Unamunok, Gabriel Arestik, Blas de Oterok eta Ángela Figuerak mundua literaturearen indarraren bidez hobetzeko eta ezagutza hori mundu hobe bat egin daitekeelako amesa eben persona guztiei zabaltzeko.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!