Baserrietako morroi eta neskameen barri jaso dau Labayruk

Bizkaie! 2021-12-10 13:36   Kulturea

Zereginak, lan-baldintzak eta halakoak jorratzen dira Etnografia atalak sailean.

Sasoi baten, baserri aberatsenetan ohikoa izaten zan kanpoko jentea beharrean izatea, etxeko lanetan edo umeak jagoten laguntzeko. Normalean, beste baserri apalagoetako jentea ibilten zan morroi edo neskame, batzuk gazte-gazteak, janaren eta jantzien truke. Urteotan han-hemen batu dituan lekukotzetan oinarrituta osotu dau Labayru Fundazinoak Morroiak eta kriadak lana, gaur egun galduta dagoan jarduera haren barri zabaltzeko. Informazinoa eta bideoan batutako lekukotzak dira, Etnografia atalak sailaren barruan.

Youtuben dauen kanalean ipinten dabil Labayru lekukoei egindako hainbat grabazino. Esate baterako, Berrizko Hilario eta Matilde Alkortari egindako alkarrizketea hemen ikusi leiteke.

Memoria ariketea egiteaz gan, Labayruk zabaldu dauen oharrean garbi ikusten da argitalpen barriak balio handia dauela sasoi baten erabilten ziran berba batzuk ezagutu eta guztiz ez daitezan ahaztu. Morroi eta neskameei, euren jarduera zehatzaren arabera, esateko erabilten ziran izenak edo egiten zituen zereginenak, adibidez. 

Baserri fuerte batzuetan, zerbitzari bat baino gehiago egoten ziran beharrean: sukaldaria, ume-jagolea (aña), batzuek txoferra be baeukien. Familia goi mailakoa bazan, kriada uniformez jazten zan. Auzoko etxe bateko umeak jagoten zituen neskak, seintzainak, nerabeak izaten ziran, 15 edo 16 urte bete arterainokoak. Barriemole batek dinoanez erromerijen hasi bakoak

Kontuan izan behar da, kide askodun familia pobre edo apaletan, familiaren baserrian geratu ezean, seme-alabek hiru aukera nagusi izaten zituela: Ameriketara joatea, bide erlijiosoa hartzea edo morroi izatea. Hortaz, eskulanak egiteko jentea hur-hurrean euken etxe onetakoek.

Batzuetan umezurtzak (kajakoak) hartzen zituen. Halakoetan, lan egingo eben familian gizonezkoak egon ezkero, neska bat ekarten eben; eta neska asko egozanean, mutikoa, soloko lan gogorretan laguntzeko.

Gernikaldean, normalean, morroiak ingurukoak izaten ziran, Labayruk batutako lekukotzen arabera. Erdi mailako etxeetan, gehienetan, zerbitzariak familiako egiten ziran, eta askotan etxeko jaunaren eta morroiaren edo etxekoandrearen eta kriadearen arteko hartu-emonak onak izaten ziran.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu