Arriaga Antzokiak Opari Txartela jarri dau salgai

Bizkaie! 2021-12-09 10:54   Kulturea

Ikusleak erakartea da helburua.

Arriaga Antzokiak arte eszenikoen aldeko pasinoa sustatzeko eta ikus-entzuleei antzokira etortea errazteko asmoz, barriro be Opari Txartela jarri dau salgai eta horri esker, jasoten dauenak, 2022ko bagilera arteko denporaldi honetako antzerki, musika, opera, jantza zein bestelako ikuskisunez gozau ahal izango dau. Beste modu batean esanda, Arriagako Opari Txartela erregaletan dauenak emozino bikain eta parebakoak erregaletan ditu.

Arriaga Antzokiak barriro dakar 2013ko Gabonetako kanpainetan martxan jarritako ekimena eta izandako erantzun bikainaren ondorioz bederatzigarren urtez jarraian abiarazoten dabena. Kanpaineak betiko helburuari eusten deutso: ahalik eta persona gehien antzokira erakartea eta harrobia egiten jarraitzea, lagunak gehituz.

Arriaga Antzokiko Opari Txartela prezio egokian eskuratzea, kulturea erregaletako aukera bikaina da eta, beraz, Gabonetan familiakoei edo/eta lagunei egiteko erregalu ezin hobea izan daiteke.

Opari Txartelaren modalidade bi dagoz: 40 euroko saldoa dauena eta bestea 100 eurokoa. Aukera bietako edozeinek emoten dau denporaldi honetarako Arriaga Antzokiko sarrerak erosteko aukerea (saldoa agortu arte). Holan, erositako sarrerek, % 25era hearteko beherapenak ditue.

Horrezaz gan, Opari Txartela dauenak beste abantaila bat be badau, izan be, haren saldoa agortu ondoren, Arriagako Adiskide-Lagun karneta doban lortu leike. Karnet horren titularrak sarrerak beherapenagaz erosten jarraitzeko eskubidea eta bestelako zenbait abantaila izango ditu denporaldi honetan, 2022ko bagilera arte. Opari Txartelaren saldoa amaitu ondoren aitatutako karneta doban lortzeko, nahikoa izango da antzokiko Informazino Bulegora hurreratu eta Opari Txartela aurkeztea.

Baliogarria sarrerak txarteldegian eta Internetez erosteko

Opari Txartelak sarreren prezioan abantailak dituen eskaintzak emoten ditu, balio osoa amaitu arte (40 edo 100 euro, modalidadearen arabera). Arriaga Antzokiko txarteldegietan erabili daiteke, baita on-line egiten dan edozein erosketatan be (www.teatroarriaga.eus). Sarrerak Internetez erosteko, Opari Txartelaren jaubeak txartel bakotxean dagoan kodea sartu beharko dau.

Salmenta puntuak

Opari Txartela dagoeneko erosi daiteke Informazino Bulegoan edo Arriaga Antzokiko txarteldegietan.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu