Ibai Aizpuruak (Barraka) irabazi dau Sormen Bekea

Bizkaie! 2021-12-07 10:29   Kulturea

Ikus-entzunezkoak izan dira aurten protagonista.





Ibai Aizpuruak (Barraka) irabazi dau IV. Sormen Bekea; Aizpuruaren esanetan, Barraka bideo olgeteak irudi errealak, stop-motiona zein animazino tradizionala nahastauko ditu ezohiko irudiak sortzeko. 

Ibai Aizpurua bera izango da diseinua, irudiak, animazinoak, soinuak eta programazinoak sortzeko arduraduna. Musikarako, ostera, Gonzalo Sardón Amenazaren laguntzea izango dau. Nahiz eta azken urtetan bideo olgeta proiektu txiki ugari sortu izan ditudan, laguntza erraldoi honi esker aurrerapauso bat emoteko aukerea emon jat: bideo olgeta oso bat jorratzeko ahalmena. Sortzaile irundarraren arabera, proiektu honen helburua edonor erraz sartu daitekeen euskerazko abentura umoretsu bat sortzea da.


Durangoko alkate Ima Garrastatxuren eretxiz, Igazko etenaldiak eta aurtengo edizinoak erakutsi deuskue kulturgintzan ere digitalizazinorako urratsak emotea guztiz beharrezkoa da. Bolada gogorra bizi dogu eta, batez be, sortzaileek eta horregaitik sortzaileek erakunde publikoon babesa behar izaten dabe eta Durangoko Udala babes hori eskaintzeko prest dago.



Nerea Mujika, Gerediagako
 presidenteak esan dauenez: Bekeak euskerazko kultur produktu baten sorkuntzea jorratzen laguntzea dau helburu. Horretarako, 15.000 euroko dirulaguntzinoa izango dau proiektu irabazleak. 

Lorea Arakistain epaimahaikideak ondokoa adierazo dau: Barraka proiektuak umeentzako fantasiazko mundu estetiko eder eta, batez be, gozagarria sortzen dau. PuntuEUS Fundazinoko komunikazino arduraduna izan da epaimahaiaren bozeroailea: Barraka oso proposamen iradokitzaile eta tentagarria da. Umeentzako fantasiazko mundu  gozagarria dakar, begiakaz jateko modukoa. Era berean, helduoi barruan ahaztuta izaten dogun umea ataraten lagunduko deusku. Ume izan garen guztiontzat ezagunak diran bizipen eta errefrentziakaz: herri txiki bateko jaiak, barrakak, gozokiz jositako mundu bat… plazerrez betetako mundu bat. Arakistainek gogoratu dauenez, interneten dabilen trafikoaren %n 8 bideo olgetak dira eta, bertan, euskerearen presentzia anekdotikoa da. Arakistainegaz batera, honakoak izan dira sormen bekearen epaimahaikideak: Diana Franco (Durangoko Azokako Kabi@ gunearen arduraduna), Vanesa Fernandez (Bilboko Zinebiko zuzendaria) eta Rakel Esparza (Azkuna Zentroa).


III. Sormen Bekea

Igaz Durangoko Azokako hirugarren Sormen Bekea irabazi eta urtebetera, Bañolet websailaren lau atalak aurkeztu ditue egunotan, Irudienea ikus-entzunezkoen gunean, Maia Iribarne (Lasa, 1995) eta Paxkal Irigoyen (Ainhize-Monjolose, 1988) sortzaileek. 15.000 euroko saria erabiliz, lau ataleko telesaila sortuko dabe Nafarroa Behereko hainbat familiaren parte-hartzeagaz eta Durangoko Azokearen hurrengo edizinoan izango da ikusgai emoitzea.

2022. urtean, ikus-entzunezkoak izan ditu ardatz proiektuak bultzatzeko ekimenak, aurrekoek literaturea (Atopia) eta musikea (Kai Nakai) izan zituen ardatz.

15.000 euroko saria erabiliz, lau ataleko telesaila sortuko dabe irabazleek, Nafarroa Behereko hainbat familiaren parte-hartzeagaz eta Durangoko Azokearen hurrengo edizinoan izango da ikusgai emoitzea.

 

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu