Iñigo Aristegui eskultoreak 2022rako egutegi barria ilustrau dau
2021-12-07 09:32 KultureaEuskal kulturea eta bertoko artistak babestu eta ikusarazoteko konpromisoari eutsiz.
Aurten be, Delta enpresa gipuzkoarrak bere urteko egutegia argitaratu dau, euskal kultureari eta bertoko artistei babesa eta ikusgarritasuna emoteko. Datorren urteko egutegirako Iñigo Aristegui eskultore donostiarra izan da ilustrazinoak egin dituana, hile bakotxeko bat.
Hogeita bost urte baino gehiagoko esperientzia profesionala dau Aristegik eta inspirazinoa, historia, fisikea, geologia eta soziologia lako iturrietatik dator, artista polifazetikoa, lan askoren sortzailea izan da, berbarako, oraintsu, Ramon Labayen plazan jarritako Besarkadea – Abrazo. Covid 19 eta beste gaixotasun batzuengaitik sufriduten daben persona guztiak omentzen ditu, eskaini geinken besarkadea sinbolizauta, maitasunaren erakusgarri.
Egutegia 1.500 unidatekoa da eta doban hartu daiteke, agortu arte, Deltak Zuatzun dituan instalazino nagusietan.
Herriko artistei eskainia
Deltaren ekimena orain 8 urte sortu zan eta asmoa da egutegiko orriak erabiltea gure kulturea eta gure artistek egiten daben lana erakusteko. Ogibide tradizionalak ziran, besteak beste, Donostiako portuko saregileena. Igaz, barriz, Adolfo Luzuriaga (Txispas) marrazkilari donostiarraren txandea izan zan.
Artista polifazetikoa
Aristegik, eskultore, margolari eta erretratugileak, lan ugari ditu, besteak beste, 1982ko Zimaldirako kartel baten diseinua, Behobia-Donostiako sarietarako sortutakoak zein Mendi Film Festival-erako garaikurra. 2013an, Udalak uriaren berreregite prozesuaren 200 urteak ospatzeko logotipoa diseinetako eskatu eutson. Oso ezagunak dira marrazten dituan gizonak, burdinez sortutako personaiak, burdin hesi legez.
2020. urtean, Tomás Hernández Mendizabalen lekukoa hartu eta Realeko emakumezkoen hockey eta futbol taldeei emon jaken Urrezko Tanborra diseinau eban.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!