Mundu zabaleko folklorearen ordezkariak Gernikan

Bizkaie! 2021-12-07 08:47   Kulturea

Ordezkaritzan 50 persona inguru izan dira.

Ana Otadui Biteri Bizkaiko Batzar Nagusiak erakundeko buruak, CIOFFeko (Folklore Jaialdien Atonlatzaileen Nazinoarteko Kongresua), eta kongresua hartu dauen Elai Alai Kultur Alkarteko kideak jaso ditu Gernikako Batzar Etxean.

Ordezkaritzan 50 persona inguru izan dira eta Foru Legebatzarrera egin dauen bisiteak amaiera ezin hobea emon deutso aurten Portugaleten egin dan urteroko hitzorduari. CIOFFen kongresua, hartu-emonak ezarteko, urteko balantzea egiteko eta hurrengo urteari begira jardueren egutegia aurkezteko aukera bikaina da.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu