Euskal Herriko mapea 3Dan aurkeztu dau Seaskak
2021-12-05 10:25 KultureaBernat Etxepare lizeoa handitzeko lanak finantzau nahi ditue argitalpen barriagaz.
Etxeko, ikasgelako edo tabernako horman Euskal Herriko zazpi lurraldeen mapea esegita eukitea ohikoa izan da luzaroan, gaur egun gero eta gitxiago ikusten dan arren. Baina Euskal Herriaren hiru dimensinoko maparik ez da argitaratu azken hogei urteotan, eta hutsune hori beteteko asmoz kaleratu dau berea Seaskak.
Aurretik ezagutzen izan doguzan mapen aldean barritasunak dakarz honako honek. Azkenaldion egin diran errepide eta azpiegiturak sartu ditue, eta herrietako toponimia gaurkotu. Sua argitaletxeak lagundu deutso Seaskari mapea eguneratzen eta Elkar arduratu da edizinoaz.
Bernat Etxepare lizeoa handitzeko lanak Seaskaren egitasmo nagusien artean dagoz, eta 3D mapa saltzetik eskuratzen daben dirua horretarako erabiliko dabe. Hortaz, helburu bikotxa beteko dau mapeak euskalgintzan: euskera hutsezko mapa eder bat ikasle zein bestelakoen esku jartea; eta ikasleen euskalduntzean ezinbestekoa dan azpiegitura bat barritzea.
Durangoko Azokarako prest dabe mapa barria. Seaskaren erakusmahaian erosi leiteke, 99 euroan. Durangon bertan aurkeztu dabe produktua, Xabi Solanok beren-beregi egindako kantu eta guzti.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!