'Zorrotzaurreko Memoria Bisuala'

Bizkaie! 2021-12-03 13:41   Kulturea

Zorrotzaurreren eraldaketearen gaineko erakusketa historikoa aurkeztu dabe gaur.

Juan Mari Aburto Bilboko alkatea Zorrotzaurreko memoria bisuala erakusketearen aurkezpenean izan da gaur, abenduak 3, barikua. Ekitaldia Eugenio Olabarrieta plazan egingo da eta Deustuko inguru horren eraldaketeagaz eta eboluzinoagaz zerikusia daben profesionaletako batzuk, hainbat sektoretakoak, etorri dira. Era berean, Bilboko zenbait zinegotzi eta Zorrotzaurre eta Deustuibarreko bizilagunak be izan dira.

Bilboko Udalaren proiektu barri honek inguru horren jatorri historikoari balioa emotea dau helburu, industria-sasoitik gaur egunera arte. Memoria kolektiboa berreskuratzea da asmoa, bizilagunen, langileen eta erakundeen bizipenak, jazoerak, sentimenduak, hartu-emonak eta jarduerak gogorarazoz.

Bilboko alkatea izan da buru gaur egindako inaugurazino ekitaldian eta, esan duenez: Zorrotzaurre da Bilbok etorkizunaren alde egin dauen apustu handia baina, gainera, leku egokia da gure historia irakurteko eta berregiteko, gure uriaren historia, hain zuzen.

Holan, bada, Zorrotzaurreren eta Deustuibarraren historia ezagutu daitekez erakusketa honetan, bat-bateko erretratuak balira legez, oraintsuko historiako gizarte eta ekonomia zikloetako ikusizko lekukotzak eta protagonistak batzen baitira; era berean, itsasadarraren ertz honen jatorria bere inguruabarretan erakusten da, ontziolen, marinelen eta nabegatzaileen jarduereagaz baitago lotuta (XIV-XIX mendeak). Beraz, memoria kolektiboa berreskuratzea da asmoa, auzotarren eta langileen eta erakundeen gomuten, bizipenen, egitateen, sentimenduen eta hartu-emonen eta jardueren bidez, gogoetea eragitearren.


Erakusketa ibiltari hau Zorrotzaurren egongo da abenduaren 14ra arte, Eugenio Olabarrieta plazan eta gero, abenduaren 17tik 30era, Casilda Iturrizar parkera eroango da (Arte Eder Museoaren ondoan).

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu