Sopela eta Azkoitiko ikastetxe bik irabazi dabe portaDA! erronkea
2021-12-03 08:15 KultureaDurangoko Azokeak jasotako lan guztien maila ona nabarmendu dau.
Euskal Herri osoko ikasleek parte hartu dabe Durangoko Azokeak atondutako portaDA! lehiaketan, Ikasle Goizaren testuinguruan. Aurten, osasun-egoereak eraginda, Durangoko Azokeak ezin izan dau urtero lez aurrez aurreko Ikasle Goiza atondu eta horren ordez, portaDA! lehiaketea atondu dau kulturearen
plazeak. Euskal Herriko ikastetxeek erronka bati aurre egin behar izan deutse: euskerazko liburu edo disko baten portadeagaz sormen lan bat egin behar izan dabe, portadea eta elementu fisikoak tartekatuz.
Bada, Azokeak jarritako erronkeari heldu deutse Euskal Herriko ikastetxe ugarik. Proposamenak heldu dira Euskal Herri osotik: Lekeitio, Zumarraga, Tutera, Kanbo, Gasteiz, Zornotza, Bilbo, Larzabale, Aramaio, Plentzia, Lezo, Ugao, Lekunberri, Gernika, Goizueta...
Durangoko Azokeak jasotako lan guztien maila ona nabarmendu dau, oso proposamen sortzaileak heldu diralako.
Irabazleak honakoak izan dira:
Lehen Hezkuntzeari jagokonez, Sopelako Ander Deuna Ikastolako Aitaren etxea lana, Karmele Jaioren liburua erabilita.
DBH-Batxilergoko kategorian, Azkoitia BHI ikastetxeko Piztiaren begiak lana, Alberto Ladron Arana egilearena:
Sari moduan, LHren kasuan, Iratxoen kantu sekretuak ikuskizuna izango dabe ikastolan, Iñigito Txapelpunk-en parte-hartzeagaz. Azkoitia BHI ikastetxearen kasuan, ostera, Huntza taldearen egokitutako kontzertua izango dabe.
Eskerrik asko danoi parte hartzeagaitik! Zuen sormenari esker Durangoko Azokea be baDA!
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!