Azkuna Zentroak Higinia Garay hautatu dau

Bizkaie! 2021-12-03 08:30   Kulturea

Bilbo, Angouleme eta Quebec-en I. Nazinoarteko Komiki Egoitzan parte hartzeko.

Higi Vandis, Higinia Garay | Ikusi handiago | Argazki originala

Marine des Mazery (Angoûleme) eta Jimmy Beaulieuregaz (Quebec) konpartiduko dau egoitzea artisteak, Azkuna Zentroa, La Cité Internationale de la Bande Dessinée et de L’image (Angoulême) eta La Maison de la Litterature (Quebec) zentruen arteko alkarlanari esker. Esperientzia hau erakunde horreen arteko hitzarmenaren ondorioa da eta helburuak dira komikiaren arloan sorkuntzea sustatzea eta hainbat herrialdetako personen arteko topaketea nobela grafikoaren oinarrizko ingurune profesionaletan bultzatzea.

Komikia eta ilustrazinoaren aldeko jarduera hau eta nazinoartean kultura garaikideko beste espazio eta proiektu batzueakaz lankidetzan ibilteko nazinoarteko sare barriak edegitea da asmoa.

Higinia Garay da Azkuna Zentroak aukeratutako artistea, Fatxada Proiektuko parte-hartzailea eta DendAZ Azkuna Zentroko denda proiektuko artistetako bat da.

Azkuna Zentroak Bilboko Gizarte eta Kultura Zentroak beste pausu bat emon dau sorkuntzeari laguntzeko komikien nazinoarteko egoitzearen lehen edizioa martxan jarrita.

Artista hautatuak Higinia Garay (AZ Bilbao), Marine des Mazery (Angoulême) eta Jimmy Beaulieu (Quebec) izan dira.

Egoitza hauek Angoulêmen (2022ko urtarrilaren amaieratik zezeilaren amaierara), Bilbon (2022ko zezilaren amaieratik apirilaren hasierara) eta Quebec-en (2022ko apirilean) egingo dira. Hiru egonaldiek jaialdi bategaz bat egingo dabe (Angoulêmeko Nazinoarteko Komiki Jaialdia, Gutun Zuria Bilboko Letren Nazinoarteko Jaialdia eta Quebec-eko Québec BD Jaialdia).

Hautatutako artistek lan-tailer bat konpartiduko dabe uri bakotxean eta bidaiakaz eta ostatuagaz batera, 4.500 euroko laguntza ekonomikoa jasoko dabe.

Azkuna Zentroak Higinia Garay / Higi Vandis aristea aukeratu dau egoitza honetarako. Epaimahaiak Espainia osoan aurkeztutako hautagaien kalidade grafikoa nabarmendu dau, baita emakumeen presentzia zabala be, komikiaren gaur egungo jokerea erakusten dauena.

Egoitza hau nazinoarteko kultur plataforma baten abiapuntua izango da, obra grafikoaren arloan sormena bultzatzeko eta egileei euren sormen prozesuetan laguntzeko. Bilbon Komiktekan jorratuko da, Mediatekeak nobela grafikoari eskainitako gunean.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu