Durangoko Azokako online dendea martxan jarriko da gaur

Bizkaie! 2021-12-03 07:58   Kulturea

990 nobedade kulturzaleen eskura.



Durangoko Azoka
ko leiho digitala gaur, abenduak 3, edegiko da eta, bien bitartean, Landako Gunean muntaketa-lanek jarraitzen dabe abenduaren 4an aurrez aurreko Azokeari hasierea emoteko.

Kontuak kontu, Landako Guneko eta Plateruenako txanda batzuk bete dira dagoeneko. Bisitariei arduraz jokatzeko deia egin dabe Azokako atontzaileek, Azoka barruan zein kanpoan.

Kulturzaleek 990 nobedade eskuratu ahal izango ditue bihartik aurrera Durangoko Azokako online dendan. Goizean jarriko da martxan Azokako denda digitala, www.durangokoazoka.eus webgunean eta bertan Landakon salgai egongo diran produktu guztiak eskuratu ahal izango dira, abenduaren 7ra arte: liburuak, diskoak, papelgintzea, ikus-entzunezkoak... Online dendako bialketak aurrez aurreko Azokea amaitzerakoan egingo dira, hau da, abenduaren 9tik aurrera.

Azoka presentziala abenduaren 4tik 8ra izango da eta osasun-neurri danak gogoan hartuta. Landako Gunera eta Plateruenara sartzeko ezinbestekoa izango da aldez aurretik izena emotea erreserba-sistema baten bidez, www.durangokoazoka.eus webgunean. Bisitariek ordu eta erdiko txandea izango dabe Landako Gunean bisitea egiteko eta egunero bost txanda sortuko dira, 1.200 bisitarietakoak. Egun bakotxean, beraz, gehienez 6.000 bisita izango dira Landakon.

Dagoeneko hainbat txanda bete dira eta hainbat kontzertuetako sarrerak be agortu dira: Anari, Bulego, Skakeitan, McOnak, Iheskide... Ganerako guneetarako (Szenatokia, Irudienea, Kabi@, Ahotsenea Literatura, Saguganbara eta Talaia) ez da beharrezkoa aldez aurretik izena emotea. Durangoko Azokako atontzaileek dei egiten deutse bisitariei Landako Guneko eta Ahotseneako txandetan izena emon deien eta Azokara doazenean, arduraz jokatzeko Azoka barruan eta Azoka kanpoan be.

Horrezaz gan, gaur DA! PRO egitasmoaren egitarauak aurrera jarraituko dau, izan be, 12:00etan Zugaza Zineman Literaturatik Zinemara: zer behar dau literatur lan batek ikus-entzunezko bihurtzeko? mahainguru-topaketea izango da. Parte-hartzaileak: Unai Elorriaga idazlea, Aizpea Goenaga zinema zuzendaria, Joanes Urkixo gidoilaria eta Ander Barinaga Rementeria produktorea, Amaia Nerekanek gidatuta.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu