Korrontzi Aita Mari erreskate-ontziari laguntzeko ongintzazko lana egiten dabil
2021-12-01 09:25 MusikeaZinema- aretoetan, abenduaren 3an, barikuan, estreinauko da.
Korrontzi Aita Mari barkuan ontziratu da Mediterraneora bidean, bidai musikala urrutiko uretara, trikitixa doinuak ahaztu barik. Portu bakotxean istorioak eta doinuak batzen ditue, baita tradizinoak eta kulturak be eta itxaropenez betetako itsasontziaren sokak luzatzen deutsee bizitza barri baten bila doazenei.
2015etik aurrera, Mediterraneoan bizi dan krisi humanitarioari erantzuna emoten dabilen barkua da Aita Mari. Boluntarioen eta alkarteen lanari eta erakundeen finantziazinoari esker, Aita Mari erreskate-ontzia uretan erreskate-misinoetan Mediterraneo erdialdeko SAR eremuan; gerratik, gosetetik edo zapalkuntzatik igesi, etorkizuna izateko modu hori besterik topetan ez daben personen ontzi ezegonkorretan laguntzeko.
Aita Mari erreskate-ontziari laguntzeko ongintzazko lana dakar Korrontzik, disko-liburua eta ezustekorik ezean, salmentan lortuko dan dirua Aita Mari barkuan beharrean dabilen taldeak jasoko dau. Liburuan Aita Marik urrian egin eban azken erreskatearen erretratuak batu ditugu, baita egunez eguneko erreskate lanen egunerokoa eta gure bidaia musikala Mediterraneoraino, musikari gonbidatu askogaz. Dana Aita Mari laguntzeko asmoz, salmentatik lortutako irabaziak eurentzat baitira. Zure laguntzea behar dabe; erosi Durangoko Azokan edo gure email helbidearen bitartez: korrontzi@gmail.com
Fitxa teknikoan, musikearen ardurea Korrontzi (EH) & Luar Na Lubre (Galiza) & Luís Peixoto (Portugal) & Stefano Saletti (Italia) & Mikel Urdangarin (EH), Aziza Brahim (Sahara) eta beste hainbat nabarmendu behar dira.
Testua Aritza Bergararena (EH) da eta erretratuak, barriz, Alfonso Novo galiziarrarenak.
Entzun Aita Mari - Lurra izeneko kantua hemen.
Aita Mari
Aita Mari filman Javi Julio donostiarrak atunetan ebilen barku zaharra SMH-ko erreskate barku zelan bihurtzen dan kontetan dau eta prozesu horretan izandako arazo burokratikoak
Javi Julio da zuzendaria, Fernando Errek idatzi dau gidoia eta Santi Donaire izan da produktorea. Javi Julio, Igor Arabaolaza, Ricardo García Vilanova, Celia Hernández, Pascal Poissonnier, Iñaki Gereñu eta Beñat Gereka izan dira kamarak. Daniel Iglesiasek soinuaren ardurea izan dau, Víctor Sánchez (Elkar Estudioa) estudioko soinua landu dau eta Santi Salvador eta Koldo Corella, soinuaren soinuaren produkzinoaren osteakoaz arduratu dira. Pello Ramírezek, barriz, soinu-bandea egin dau. Igor Arabaolazak egin ditu animazinoak eta Fernando Mahia eta Edou Thiamek itzulpenak egin ditue. Azken buruan, Belén Bembék egin dau kartelaren zein tituluen diseinua.
Aita Mari-ren aurre-estreinaldia Zarautzen izango da Modelo Aretoan (Zigordia Kalea, 1), 19:00retan, abenduaren 2an eta zinema- aretoetan, barriz, abenduaren 3an, barikuan, estreinauko da.
Ikusi argazki guztiak handiago
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!