Euskaltzaindiak 19 urgazle eta 26 ohorezko barri izentau ditu

Bizkaie! 2021-11-30 13:50   Kulturea

Nerea Mujika durangarra euskaltzain urgazle izentau dabe.

Euskaltzaindiak urgazle eta ohorezko barriak izentau ditu; batzuen eta besteen zerrendak joan dan barikuan onetsi zituen aho batez, Iruñean eginiko zemendiko Osoko Bilkuran. Urgazleei jagokenez, Gipuzkoakoak, Ipar Euskal Herrikoak eta Bizkaikoak baino ez ditue izentau, Arabakoak 2015eko garagarrilaren 17an izentau baitzituen eta Nafarroako azken urgazleak 2016ko apirilaren 29an. Azken ohorezkoak, barriz, 2018ko apirilaren 27an izentau zituen.

Hona hemen ohorezko (26) eta urgazle (19) barrien izenak:

Ohorezkoak

 Araba/Bizkaia: Antton Aldekoa-Otalora (Iurreta, 1951); Pilare Baraiazarra (Meñaka, 1938); Jesus Eguzkitza (Atxondo, 1946); Juan Luis Goikoetxea (Mungia, 1947); Lontzo Zugazaga (Gamiz, 1943).

 Gipuzkoa: Luis Alberto Aranberri ‘Amatiño’ (Eibar, 1945); Itziar Idiazabal (Gaintza, 1949); Anjel Lertxundi (Orio, 1948); Xabier Mendiguren Bereziartu (Ezkio-Itsaso, 1945); Jose Antonio Mujika (Donostia, 1943); Ramon Saizarbitoria (Donostia, 1944); Josu Zabaleta (Legazpi, 1948).

 Nafarroa: Manolo Arozena (Goizueta, 1949); Carlos Garaikoetxea (Iruñea, 1938); Maria Pilar Lasarte (Leitza, 1937); Daniel Lopez (Ablitas, 1948); Rosa Miren Pagola (Iruñea, 1949); Pakita Zabaleta (Leitza, 1948).

 Ipar Euskal Herria: Piarres Aintziart (Heleta, 1937); Luzien Etxezaharreta (Hazparne, 1946); Daniel Landart (Donoztiri, 1946); Mixel Oronoz (Baigorri, 1935); Marikita Tambourin (Baigorri, 1946).

 Euskal Herritik kanpokoak: Bernhard Hurch (Schärding/Inn, Austria, 1955); José Antonio Pascual (Salamanca, 1942); José María Sánchez ‘Txepetx’ (Cartagena,
1952).

Urgazleak

 Bizkaia: Libe Agirre (Meñaka, 1961); Eneko Barrutia (Bilbo, 1966); Eba Gaminde (Bilbo, 1968); Pedro Maria Goikoetxea (Lezama, 1959); Nerea Mujika (Durango, 1960); Elixabete Piñol (Bilbo, 1965).

 Gipuzkoa: Kike Amonarriz (Tolosa, 1961); Nerea Azurmendi (Legazpi, 1961); Asun Garikano (Tolosa, 1962); Aizpea Goenaga (Donostia, 1959); Oroitz Jauregi (Legorreta, 1974); Jon Sarasua (Aretxabaleta, 1966).

 Ipar Euskal Herria: Mixel Aurnague (Baigorri, 1963); Eneko Bidegain (Baiona, 1975); Itxaro Borda (Oragarre, 1959); Pantxoa Etxegoin (Jatsu, 1960); Marie-Andrée Ouret (Suhuskune, 1970).

 Euskal Herritik kanpokoak: Manuel González (Beba –Mazaricos−, A Coruña, 1951); Mikel Morris (Denver, Colorado, AEB, 1957).

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu